'El viaje a ninguna parte' Arte Eszenikoen sei Max sari jasoteko hautagaia da

Bizkaie! 2022-03-16 09:10   Kulturea

Miren Gaztañaga Emakumezko aktore onenaren MAX sarirako hautagaia da.

'Maitasunaren itxiera', Eneko Sagardoy eta Miren GaztaƱaga | Ikusi handiago | Argazki originala

Arriaga Antzokiak ilusino handiz jaso dau Arte Eszenikoen XXV. Max Sarien jakinarazpen ofiziala. Lehiaketa honetako epaimahaiak 6 hautagaitzarako izentau dau Arriaga Antzokiaren El viaje a ninguna parte produkzinoa, Fernán Gómez-Centro Cultural de la Villa-gaz koprodukzinoan egindako lana. Gainera, Miren Gaztañaga antzezlea Emakumezko aktore onenaren MAX sarirako hautagaia da Maitasunaren Itxiera, Arriaga Antzokiaren beste produkzino batean egindako lan zoragarriari esker. El viaje a ninguna parte hurrengo sei kategoriatan izango da hautagai:

- Eszena zuzendaritza onena: Ramón Barea.

- Gizonezko aktore onena: Patxo Telleria.

- Espazio eszenikoaren diseinu onena: Jose Ibarrola.

- Ikuskizun eszenikorako musika konposizino onena: Adrián García de los Ojos.

- Jantzien diseinu onena: Betitxe Saitua.

- Antzezlan baten egokitzapen edo bertsio onena: Ignacio del Moral.

Aurrerago, antolakuntzak MAX Sarien kategoria guztietako finalistak nortzuk diran iragarriko dau.

SGAE Fundazinoak XXV Max Sarien hautagaiak aditzera emon ditu

Izena emon daben 449 ikuskizunetatik 179 aukeratu dira Arte Eszenikoen Max Sarien XXV. edizinoan hautagai izateko, lehenengo fase honetan Batzorde Atontzaileak izentautako hiru lurralde-epaimahaiek (Madril, Katalunia eta Erkidegoak) erabagi daben legez.

Lehen hautaketa-fasearen ondoren, epaimahai batek erabakiko ditu Arte Eszenikoen Max Sarien XXV. edizinoan parte hartuko daben 20 kategorietako finalistak. Epaimahaia lurraldeetako epaimahaietako hiru presidentek, Arte Eszenikoetako lau persona ezagunek eta Antolaketa Batzordeko kide batek osotuko dabe.

Hiru sari berezi

Estaduko Arte Eszenikoen sari ospetsuenak 25 urte beteko ditue laster eta okasinorako aurten 20 kategoria eta sari berezi bi emongo ditue: Ohorezko Max Saria, Arte Eszenikoen ekarpen, zabalkunde eta aldekotsnagaitik persona baten ibilbidea saritzen dauen autorpena eta, bestalde, Max Afizionatua edo Gizarte izakerako Saria, hau da, konpainia amateurrek edo helburu solidarioakaz moboduten diranek arte eszenikoak sustatzeko egiten daben lana saritzeko martxan jarritakoa.

Azken urteotan, Arte Eszenikoen Max Sariak sektoreko eredu dira eta muetata guztietako konpainien interesa biztu dabe.

Arte Eszenikoen Max Sarien 25. urteurrena

SGAE Fundazinoak 1998tik atondu ditu Max Sariak. Joan Brossa poeta eta artista plastikoak (Bartzelona-1919/1999), gerraosteko arte espainiarraren talde barritzaileetako baten bultzatzaileak diseinautako sariak, Estaduko arte eszenikoen arloko autorpen zabalena bilakatu dira urte honeetan guztietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu