XVI. BLV - ART Bilboko Arte Eszenikoen Jaialdia apirilaren 1ean hasiko da

Bizkaie! 2022-03-15 12:33   Kulturea

Bilboko Udalak euskal konpainien alde egin dau.



Input, Doos Colectivo eta Gheada konpainien hiru erabateko estreinaldi ekarriko ditu eta Quemar las Naves konpainiaren Euskadiko estreinaldia; era berean, Formol Laborategia eta Mamiak Kolektiboaren euskerazko proposamenak be nabarmentzen dira.

Abagoardiako adierazpide artistikoei lotutako programa hau Zubirik Plana, Udalaren Plan Bereziaren barruan kokatzen da, kulturaren aldeko eginez Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala birgaitzeko elementu eragile legez.

Parte hartzen daben hamaika konpainia eta artistetatik zazpi - Ana Capilla, Gheada, Javier Liñera, Dani Hernandez, Doos Colectivos, Baseline eta Carla Roisin - inguru horretan bizi edo lan egiten dabe.

Bilboko Udalak apirilaren 1etik 10era jarriko du abian BLV – ART jaialdiaren XVI. edizioa, Bilbo Zaharreko hainbat espaziotan sorkuntza artistikoko formatu berriak erakusteko. Aurten ere, proposamen eszeniko berritzaile onenez gozatu nahi duten persona guztien topagune bihurtuko da jaialdia.

BLV – ART 2007an sortu zan Bilbo Zaharra, Kulturarako Zubia goiburupean eta urteek aurrera egin ahala, BLV- ART jaialdiaren bidez, Bilbo Zaharrean aurkeztu dira diziplina guztietako arte-proposamen barritzaileenak eta kulturearen bidez, bilbotarrei eta bisitariei auzoaren kultura-interes zabala ezagutaraztea lortu da.

BLV – ART apirilaren 1ean hasiko da Berreginen Museoan, Dani Hernández, Dereko Van Der Bulcke eta Emilio Manzanoren La Grieta kontzertu performatiboagaz. La Grieta lanean, artista honeek kontzertu analogiko/elektroniko bat eskainiko dabe, soinu-artea, performancea eta argiztapena nahasten dituana, ikerketa teoriko-praktiko batean oinarrituta: Ensayo sobre Grieta y Experimentación.

Zapatuan, hilaren 2an, BLV – ART jaialdiko edizio honetako lehenengo erabateko estreinaldia: Berreginen Museoan egingo da 19:00etan, Input-ek egingo dau eta Play izenburuko jantza ikuskizuna izango da.

Bigarrena apirilaren 6an izango da BilbaoArten eta DOOS Colectivo-ren eskutik dator: Within jantza intertaktiboko proposamena da, metabersorako lehen euskal bideojantzea. Saioak hilaren 6an, 19:30etik 20:30era; eta hilaren 7an eta 8an, 17:00etatik 20:30era. Gainera, apirilaren 6an aurkezpen publikoa egingo da 19:00etan.

Raquel Durán eta Rut Brionesek sortutako Gheada konpainia BLV – ART jaialdiko hirugarren erabateko estreinaldia da: El mejor de los mundos lana eskainiko dabe hilaren 9an, 20:00etan, Bilborock-en.

BLV – ART jaialdiak agur esango deutso Bilbo Zaharrari apirilaren 10ean, Quemar las Naves konpainiaren Euskadiko estreinaldiagaz: Éramos unos niños que escuchaban música en su cuarto (19:00etan, Bilborocken).

Azken buruan, Berreginen Museoan, hilaren 9an, 19:00etan, Oihane Vesga eta bere "Altzoan altzoan esaten dit/ Bragas y Celine" jantza ikuskizuna eta hilaren 10ean, barriz, 12:30ean, Carla Roisinen pop-rock bersino kontzertua izango da.

Sarrerak eta errserbak

Jarduera guztiak doban izango dira lekuak bete arte, Bilborock-eko emonaldiak izan ezik.

Bilborock-eko sarrerak hemen eta emonaldia hasi baino 30 minutu lehenago lehiatilan egongo dira salgai 5 euroren truke.

DOOS Colectivo Within Bilbao Arten izango dan obrarako gonbidapena hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu