Martiak 21: Arraza-bereizkeriak Desagerrarazoteko Nazinoarteko Eguna
2022-03-15 10:35 KultureaBilboko Udalak keinu egin deutse alkar ezagutzeari zein bizitako esperientzietara hurreratzeari.
Hartu-emon barriak eregi eta arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako burrukea errazten daben herritarrei keinu egi deutse Bilboko Udalak eta egitarau potoloa iragarri dau kanpaina instituzional baten barruan, egun seinalatu horretako helburuakaz bat datozen jarduerakaz, musikea, zinemea, eztabaidak eta antzerkia egongo dira Bilbon.
Bertan bizi diran personen alkarreraginerako mekanismoak ezartzen dituan komunidade baten garrantzia azpimarratzeko Bilboko Udaleko Lankidetza eta Bizikidetza Sailak aurtengo edizinorako Zubigileak goiburua dakar. Sensibilizazino-kanpainearen irudia Kike Infame ilustratzaile bilbotarrak egin dau eta Udalak 2022. urte osorako eta arrazakeriaren, kultura-aniztasunaren, babeslekuaren eta persona migratzaileen arloan egindako lan kontzeptual baten parte da: Bilboko zubiak ditu ardatz, personak igaroten diran lekuaren metafora legez, banakako nahiz taldeko jarrera eta mobilizazinoen planoan.
Arraza-bereizkeria mota guztiak desagerrarazteko Nazioarteko Eguna Nazio Batuen proposamen bat da, balio duena sentsibilizetako, kontzientzietako eta atentzinoa emoteko; seinaletako badala konpondu bako arazo bat, gai garrantzitsu bat, gizartean konpontzeko dagoana; beraz,, lortu nahi da, sensibilizazino horren bidez, administrazinoek jardun deien eta neurriak hartu deiezan edo herritarrek exijidu deiezan beren ordezkariei.
Arrazakeria eta diskriminazinoa prebeniduteko lehentasun horri heltzeko, Bilboko Udalak Bilbo, Kulturarteko Uria III. Udal Plana dau. Plan horrek prebentzinorako sensibilizazino-programak jorratzeari emon deutso lehentasuna, diskriminazino-jokabide larrienen oinarrian dagozan aurreretxiak eta estereotipoak osotzeko.
Horrezaz gan gain, Bilboko Udalak, efemeride horren harian, hainbat ekimen sozial eta kultural jarri ditu martxan eta urian arlo horretan dabizen beste erakunde batzuekaz lankidetzan ibili da:
Martiaren 24an (eguena), goizez eta arratsaldez, Descendents dokumentalaren inguruko zine-forum bi hartuko ditu Bilborockek, Zinema Ikusezinaren Jaialdiaren azken edizioan kulturartekotasunaren kategorian saritua izan zan lana. Judit Arandak —filmaren zuzendarietako batek— eta Moviment Afrobanyolí Social alkarteko Assa Macalouk hartuko dabe parte proiekzino bietan.
Martiaren 26an (zapatua), 19:00etan, Bizkaia Aretoan Las latinas son... taularatuko da, hainbat herrialdetako emakume migratzaileek Teatro Sin Papeles konpainian sortutakoa.
Bilboko Udalak EHUren Esperientzia Gelakaz, Ongi Etorri Errefuxiatuak erakundearen Zine Batzordeagaz, CNAAE eta FIREKUTZEN-egaz batera egin dau lan hau eta Eusko Jaurlaritzearen babesa dauka.
Martiaren 31n, Bilboko Udalak informazio-saio bat eskainiko dau atzerritartasunaz, arlo horretan izaten diren dudei erantzuten laguntzearren.
Beste jarduera batzuk
Martiaren 19an (barikua), Bilborock Aretoak Damba Arrazakeriaren kontrako Jaialdia hartuko dau: Kartela Betto Snay Angolako raperoak diseinau dau eta, besteak beste, Frank T, Marina Lays, Gara Freedom, Arrano Pertxa eta Gun To The Flow artistek parte hartuko dabe.
Martiaren 25ean (barikua), 17:00ean, Munduko Medikuak (Euskadiko) alkarteak arrazakeriaren kontrako jardunaldi bat atondu dau BBK KUNA aretoan. Bertan, kiroletako, ume eta nerabeen kirolean, profesional edo afizionatua, banakakoan edo taldekakoan, arrazismoaren eta arraza-bereizkeriaren kontrako burrukan hausnartzeko eta aurrera egiteko balioko daben mahai tematiko bi izango dira. Baieztatutako parte-hartzaileen artean, honako honeek dagoz: Aauri Lorena Bokesa Abia, saskibaloiko eta atletismoko denporaldiak aldi batez buztartu zituan kirolari espainiarra; Abdessamad Oukhelfen BenHaddou, U23 Europako Kros Txapelketan brontzezko dominea irabazi ebana; Jaël-Sakura Bestué, 4 x 100 erreleboko zidarrezko dominea 23 urtez azpiko Europako Txapelketan; eta Elsa Mouthe, streetlifting-eko atletea.
Bertan izango dira Guillem Balboa Buika politikaria, AESAN, EHUko Ikasle Antiarrazisten Alkartea eta CNNAE Euskadi, Afrikako komunidade baltzaren eta Euskadiko afrikarren ondorengoen alkartea. Jarduera honetan, gehienez 50 lagunentzako lekua egongo da eta ordu bikoa izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!