Artotekeak Bizkaian jarraitzen dau lanean
2022-03-15 08:24 KultureaArtisten eta herritarren artean artelanak eta jarduerak mailegatzeko lehen plataformea da.
Artotekea lekuan lekuko arte garaikidea zabaltzeko eta bitartekaritza artistikorako plataforma bat da eta kolektibo, persona eta eguneroko espazioetara arte garaikidea hurreratzea dau helburu.
Artotekearen bidez, interesa dauen edozeinek parte hartu leike artelan bat maileguan, arte bitartekotzako jardueratan parte hartu eta, holan, artisten lanaz ikasi, esperimentau eta gozau, inguratzen gaituan errealidadearen erronka eta arazo zehatzei buruz gogoeta kolektiboa biztuz.
Erakusketea Clara Campoamor Zentro Zibikoan
Martiaren 17an (eguenean), Artotekea aurkeztuko da Barakaldoko udalerrian, Clara Campoamor Zentro Zibikoan, martiaren 17tik apirilaren 13ra egingo dan erakusketa baten bidez. Bildumako artista guztien lana erakutsiko da: Belén Cerezo, Helena Goñi, Juana García-Pozuelo, Mawatres, Oihane Sánchez Duro, Raisa Álava, Raquel Asensi Blanco, Raquel Meyers, Saioa Olmo Alonso, Tunipanea eta Victoria Ascasoren lanak, hain zuzen be. Gainera, proiektuaren bigarren aktibazinoan, hainbat deialdi eta gonbidapen egin deutsee ondoko artistei: Maite Pinto Zangroniz (UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko ikaslearentzako) deialdian hautatua), Miguel Cordero González (aniztasun funtzionala daben personentzako Bilbao Formarte eskoleari lotutako artistea), Jenni Alvarado, Iván Gómez Gutiérrez, Verónica Domingo Alonso (Bizkaian bizi diran artistei zuzendutako deialdi edegian hautatuak) eta Adrián Piedra Rodríguez, Artotekan lan egiten dauen artista barakaldotarra, Gazte Artea Ezkerraldean programearen laguntzeagaz.
Gazte Artea Ezkerraldean eta Artotekea
Gazteen Artea Ezkerraldean ekimena Ezkerraldeko udaleen gazteria arloek bultzatutako jarduerea da, Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtziko artista gazteak eta euren lana ezagutarazoteko. Proiektu bien arteko kolaborazino honen bidez, Gazte Artea Ezkerraldean programearen bederatzi edizinoetako edozeinetan, aldez aurretik aukeratua izan dan ezkerraldeko artisten lana Artotekearen bilduman gehitu nahi da eta, modu horretan, lanak zabaltzen eta sortzaileak profesionalizetan laguntzea. 2022an, Adrián Piedra artistearen lana sartu da eta haren atzetik, udalerri bakotxeko artista bat (Sestao, Portugalete eta Santurtzi) gehituko da, obren mailegua aktibau eta Ezkerraldeko herri bakotxean bitartekaritza-lanak eginez.
Orain arteko jarduerak
Azken hilebeteetan, hainbat mailegu aktibau ditue, bai etxe partikularretan, bai erakundeetan be. Hori da Helduen Ikastetxearen (HHI) kasua. Eskola hori Bilboko Iturribide kalean dago eta oraintsu, 3 hilabetez egongo da bere instalazinoetan. Artisteak berbaldi eta tailer batzuk eskaini eutsezan hainbat talderi, praktika artistikoa ezagutzera emonez. Tailerren ondorioz, ikasleek beren monumentua sortu eben pankarta formatuan eta Unamuno plazan jarri aldi baterako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!