Gaur, martiak 15, edegiko dabe Blas de Otero - Ángela Figuera Nazinoarteko XV. Poesia Lehiaketea
2022-03-15 08:04 KultureaDeialdia zabalik egongo da maiatzaren 30era arte.
Bilboko Udalak Nazinoarteko Poesia Sariaren beste edizino baterako deialdia egin dau, Bilboko Blas de Otero eta Ángela Figuera poeten omenez. Lehiaketearen hamabosgarren edizinoak gaur edegiko dau, deialdian parte hartu nahi daben egileek beren poema-liburuak bialdu ahal izateko epea. Modalidade bitan parte hartu ahal izango dabe: euskeraz eta gaztelaniaz. Deialdia maiatzaren 30ean, astelehenean, zarratukoda da eta modalidade bietarako saria 5.500 eurokoa da.
Poema-bildumak nora bialdu:
Euskerea: www.bilbao.eus/blasdeotero-angelafigueralehiaketa
Gaztelania: www.bilbao.eus/premioblasdeotero-angelafiguera
Formatu digitalean baibno ez dira onartuko eta gitxienez 500 bertso eta gehienez 1.000 izan beharko ditue. Gainera, lanen gaia, errimea eta neurria librea izan daiteke.
Blas de Otero – Ángela Figuera Nazinoarteko Poesia Lehiaketan edozein nazionalidade edo bizilekutako egileek parte hartu leikie baina parte hartzen daben poema-bildumek jatorrizkoak eta argitaratu bakoak izan behar dabe nahitaez eta ez dago baimenduta aurretik beste lehiaketetan sarituak izatea eta akzesitik lortu bakoak izan behar dira. Lehiaketan ez dira onartuko lortu nahi dan modalidadea ez dan beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.
Igaz, Ramón Cresporen Cuido una planta bella que ama y busca la sombra obreak irabazi eban sari nagusia. Euskarereen kasuan, irabazlea Angel Erroren Poema liburu bat irakurtzeko jarraibideak obrea izan zan. Danetara, 879 proposamen jaso ziran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!