Getxon egingo da Surf Inklusiboaren Nazinoarteko Lehen Kongresua
2022-03-14 12:44 KultureaMartiaren 23, 24 eta 25ean egingo da.
Getxo Kirolak-Fadurako areto nagusian, Getxoko Udalak atonduta egingo da, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Sopelako eta Plentziako udalen eta 3Dlan eta Jaiki Surf Eskolea lekuan lekuko enpresen babesari esker.
Kongresuaren helburua da surf inklusiboak industriari eta surf-eskolei eskaintzen dizkien aukerak sustatzea eta ezagutaraztea, eta ongizatearen turismoa eta turismo terapeutikoa sustatzea, naturarekin, zehazki itsasoarekin, zuzeneko harremana bultzatuz.
Topagune honetan batuko dira surfaren eta desgaitasunaren industriarekin zerikusia daben personak, alkarteak, enpresak, kirolariak eta erakundeak.
Faduran, saio bi programau ditue eta horreetan, lehen personan eta aurrez aurre, nazinoarteko hainbat ekimen ezagutarazotea da asmoa: “Mauli Ola Foundation”, Hans Hagenen (Kalifornia) eta “Santos Scholl”, Cisco Arañarena (Brasil), bai eta lekuan lekuko edo estaduko proiektuak be, besteak beste, Pedro Carrascalek azaldutako “Esklerosi Anizkotxa Espainia” edo “Inklusinoa” Javier Canteraren eskutik.
Hirugarren saioa hondartzako masterclass bat izango da (Plentzian edo Sopelan, klimatologiaren arabera). Bertan, talde txikietan eta parte-hartzaile bakotxaren beharretara egokitutako osogarriak dituen taulak erabiliz, surfa praktiketako lehen urratsak emongo dira edo erabiltzaile adituenei informazino berezia emongo jake.
Informazino gehiago, egitaraua eta izena emon hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!