MaMa Crea konpainiak 'Maskotak', ikuskizun familiarra estreinau barri dau

Bizkaie! 2022-03-14 07:50   Antzerkia

Martiaren 19 eta 20an, Bilboko La Fundicion aretoan ikusgai egongo da, zapatuan gaztelaniaz eta domekan, barriz, euskeraz.



MaMa Crea konpainiak estreinatu barri dauen Maskotak ikuskizun familarriak Euskal Herriko bireari ekin deutso. Aurreko martiaren 6an Kultur Leioan egin eben estreinaldiak harrera ona izan eban bai publikoaren aldetik, baita kritikearen aldetik be. Orain martxan dagoz hainbat antzezlan baititu berbatuta udabarri honetarako eta, datorren udagoienean be jarraitzeko asmoa dabe.

Maskotak ikuskizunak roll aldaketea proponiduten deusku, absurdoa eta dibertigarria. Zer jazoko litzateke gure etxeetako lau hankakoek izango balebe boterea eta aldiz geu, gizakiok euren maskotak izango bagina? Antzezlan honek, printzipioz absurdoa emoten dauen ikuspuntu bat ardatz hartzen badau be, agirian itxiko ditu zein jarrera eta molde erabilten ditugun gure etxeetako izaki txikiakaz, gure maskotakaz.

MaMa Crea konpainia ohiko kolaboratzaileakaz dator ikuskizun familiar honetan be: Pako Revueltas ibili da zuzendari eta Na Gomes aktore nagusia izateaz gan (Toby txakurra), jatorrizko musikea be sortu dau. Nuria M.Cres-ek eta Marina Lapuentek osotzen dabe aktore-zerrende. Eszenografia, maskarak eta atrezzoaz Javi Tirado arduratu da eta Jantzien diseinua Angel Amorena da.

Ikuskizunak bersino bi ditu, euskeraz eta gaztelaniaz eta 5 urtetik gorako umeentzat egokia da.

Datorren martiaren 19 eta 20an, Bilboko La Fundicion aretoan ikusgai egongo da, zapatuan gaztelaniaz eta domekan, barriz, euskeraz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu