'Monira Al Qadiri. Laurden sakratua, Bilbon
2022-03-11 08:21 Kulturea2022ko martiaren 10etik bagilaren 12ra.
Guggenheim Bilbao Museoak Monira Al Qadiri. Laurden sakratua izango dau ikusgai, 2022ean Film & Video aretoan egingo dan lehenengo erakusketea. Areto horretan, hainbat diziplinatako oinarrizko piezak jarri ditue erakusgai: bideo-artea, ikus-entzunezko instalazinoak zein mobimendudun irudia arte-hizkuntza legez darabilten lanak.
Komisarioa: Manuel Cirauqui da eta erakusketea Film & Video aretoan (103) kokatu dabe.
Monira Al Qadiri (1983) artistearen bideo eta eskultura-instalazino bat izango da ikusgai. Al Qadiri kuwaitarra da, Senegalen jaioa eta gaur egun Berlinen bizi dana eta, haren lanak, era askotako euskarrien bidez, historia kolonialaren alderdi ezezagunak, petroleoaren kultura eta identidadeen eraikuntzea ikertzen ditu Ekialde Ertaineko testuinguruan. Ikerketa hori interes geoestrategikoak bertako energia-baliabideakaz estu lotuta dagozan eskualde batean kokatzen dau, izan be, batera jazo dira tokiko bizimoduen eraldaketa erradikala eta planetako ekosistemen gainean industriak dauen eragin gero eta bizkorragoa. Lurreko tenperaturarik altuenak izaten dituen paisaje hareatsu hareetan potentzial narratiboak topetan ditu artisteak, historiaurreko iraganera ez eze, planetearen gehiegizko berotzea eta basamortutzea nagusi izango dituan eta hipotetikoa izatetik gero eta urrunago dagoan etorkizun batera proiektetan gaituenak.
Orain dala gitxi sortu dauen Laurden sakratua (Holy Quarter, 2020) obreak ibilbide oniriko batera eroaten gaitu enklabe zabal-zabal baten bitartez: Rub al-Khali izeneko basamortua, Saudi Arabia, Oman, Arabiar Emirerri Batuak eta Yemen artean kokatua. Filman, aireko irudien sakontasuna haren soinu-bandearenagaz baino ezin konparau daiteke; azken hori artistearen ahizta eta ohiko kolaboratzaile dan Fatima Al Qadirik konposautakoa da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!