Itsasmuseumek Esther Pizarroren 'Piel de luz' instalazinoa barritu eta eguneratuko dau
2022-03-10 11:22 KultureaBilboko Udalak 80.000 euroko dirulaguntzea emongo deutso.
Babesa Bilboko Udalaren dirulaguntza-lerro baten barruan dago, Museoak izenekoa, Bilbo dinamikoa, abangoardista eta arlo kulturalean aktiboa sortzeko helburu estrategikoa dauena.
Bilboko Museoen funtzionamendua, urteko jarduerak eta inbersinoak babestu gura dira eta Bilboko museo-eskaintzea indartu, bai bilduma iraunkorrakaz, bai aldi baterako bildumakaz be. Gainera, herritarrek Bilboko museoez daben pertzepzinoa hobetu nahi da.
Piel de luz
Eskulturea Bilbao Guggenheim ++ erakusketa-espazioko elementu nagusia izan zan Bilbok 2010eko Shanghaiko Erakusketa Unibersaleko Uri Praktika Onenen Sailean parte hartu ebanean. Multzoak 12,9 metroko luzerea eta 7,5 metroko zabalerea ditu.
Argizariz, metakrilatoz, berunez eta aluminioz eginda dago eta uria organismo bizi baten moduan aurkezten dau. Bisitariari uriaren urigintzea eta arkitekturearen joana ezagutzen eta hurreko etorkizun ikusten laguntzen deutso. Obra hau urtebete aurrerago, 2011. urtean, Museoari laga eutson Udalak eta han jarraitzen dau.
Era berean, Bilboko Udalak zezeilean erabagi eban Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren Fundazinoagaz dauen lankidetza-hitzarmena barritzea, 2022rako jardueren egitaraua garatzearren eta 250.000 euroko dirulaguntzea emon deutso horretarako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!