UPV/EHUk Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dau, zazpi lankideri omenaldia eginez
2022-03-08 09:55 KultureaEmakumeen eskubideen defentsan eta genero-indarkeriaren kontra egindako ibilbidea autortu jake.
Omenduak eta sarituak errektoreagaz, idazkari nagusiagaz eta Bardintasuneko zuzendariagaz batera izan dira. Bizkaia Aretoak Emakumeen Nazinoarteko Eguna ospatzeko ekitaldi instituzionala hartu dau bart. Ekitaldian, Euskal Herriko Unibersidadeak unibersidade-komunidadeko kideak omendu ditu, emakumeen eskubideen defentsan eta genero-indarkeriaren kontra egindako lanagaitik.
Eva Ferreira errektoreak eta Aitor Zurimendi UPV/EHUko idazkari nagusiak sariak emon deutsee sei ikertzaileri, ezagutzaren arlo bakotxeko bana eta Administrazino eta Zerbitzuetako Personaleko (AZP) langile bati. Bizkaiko Campuseko bardintasun-batzordeek honako emakume honeekk aukeratu ditue:
Arte eta Giza Zientzien arloan, Begoña Vicario.
Gizarte eta Lege Zientzien arloan, Mertxe Larrañaga.
Injinerutza eta Arkitekturearen arloan, Arantxa Burgos.
Osasun Zientzien arloan, Lucia Gallego.
Zientzien arloan, Marta Macho.
Administrazino eta Zerbitzuetako Personala, Deñe Larrabeiti.
Era berean, ekitaldian Lucía Martínez Odriozola irakasle eta kazetaria be omendu dabe, in memoriam, egindako lan feministeagaitik.
Bardintasuna Sariak 2022
UPV/EHUko Bardintasun Zuzendaritzeak urtero sustatzen dituan deialdien sariak emon ditu:
Miren Guillo Arakistain: Ikasketa feministei edo genero ikerketei buruzko UPV/EHUko tesi onenaren Micaela Portilla Vitoria sariaren IX. Edizinoa.
Kata Gómez: UPV/EHUko Master amaierako lanetan genero ikuspegia barrubatzearen María Goyri sariaren X. edizinoa.
Gradu Amaierako Lanetan (TFG) genero-ikuspegia txertatzeko Francisca de Aculodi sariaren VIII. edizinoak honako honeek saritu ditu:
Arteak eta Humanidadeak: Enara M. Iglesias Pamparacuatro eta Nerea Aguayo González; Injinerutzea eta Arkitekturea: Amaia Goñi Fernández eta Javier Azpillaga Rivera.
Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak: Maider Barañano Uribarri eta Lucía Uriarte Fernández.
Osasun Zientziak: Naia Gamboa Basterra eta Helena García-Gurtubay Sagredo.
Ekitaldiari amaierea emoteko, Kamikaz Kolektiboak Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzezlana eskaini dau.
Erretratua: Fernando Gómez. UPV/EHU
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!