Emakumearen Nazinoarteko Egunaren harian...
2022-03-08 09:33 Kulturea50etako emakume langileak. Landa eta lantegi artean erakusketea zabalik.
Bizkaiko industrializazino-prozesuan emakumeak bete eban leku garrantzitsua laburbatu da. 50etako emakume langileak. Landa eta lantegi artean izeneko erakusketea Bilbon dago, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan apirilaren 13ra arte. Herriaren industrializazinoan leku garrantzitsua bete eben Bizkaiko emakume guztiei egindako omenaldia eta aintzatespena da. Enkarterriko hainbat alkartek, udalek eta partikularrek lagatako berrogei erretratuk hamarkada haretako Bizkaiko industriako lanpostuetan emakumeek egindako beharra erakusten dabe; La Conchita edo La Encartadako (Sodupe eta Balmaseda) edo Rica Hermanos-eko (Alonsotegi) harigintza eta ehungintzan eta Garsan (Gordexola) txorizoak produziduten edo Plomos enpresan (Zalla) hodiak egiten.
Erakusketea, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen esku dagoan Abellanedako Enkarterriko Museoak egin daauen Emakume Langileak proiektuaren harian dator. Proiektu horren barruan Javier Barrioren Obreras. Lantegietako Emakumeak liburua be argitaratuko da, bai eta gai horren inguruan Abellanedan egingo dan erakusketa handia eta aurrerago ezagutuko diran hainbat jarduera pedagogiko eta kultural. Ekimena, XIX. XX. eta XXI. mendeetako Bizkaiko industriaren garapenean emakumeek izan eben ekarpena aintzatesteko eta horretan lan egiteko gogoaren barruan sartzen da.
Erakusketearen kasuan, zuri-baltzeko erretratuak Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala eta, Bizkaiko Batzar Nagusak erakundeak 50etako emakume langileak. Landa eta lantegi artean erakusketea jarri dau ikusgai eta bertan, 40 irudiren bitartez, XX. mendearen erdialdean Bizkaiko industrializazino-prozesuan emakumeak bete eban leku garrantzitsua laburbatzen da.
Erakusketearen kasuan, erretratuak 50eko hamarkadan eta Kadagua bailarako 11 lantegitakoak (Lacabex-La Guata, La Papelera, Serrano, Plaza, Plomos, Garsa, La Conchita, Rica, Muebles, Rodet eta La Encartada) dira. Enkarterriko enpresa horreetan, oinarrizkoa izan zan emakumearen presentzia, kasu batzuetan ezinbestekoa eskualdeko enpresa-ehunak bizirik irauteko. Erretratuak La Encartadak, Ganbara Alkarteak (Sodupe), Harresi Alkarteak (Balmaseda), Zallako eta Gordexolako udalek eta eskualdeko hainbat bizilagunek, Esther Vegas Zugastik eta Mari Jose Zarzosak, besteak beste, itxi ditue.
Erretratuek sasoi haretan sendotzen egoan errealidadea islatzen dabe, hau da, emakumearen gero eta presentzia ugariagoa lurraldearen industrializazino-prozesuan. Lantegi batzuetan, emakumeak gehiengoa ziran. Enkarterriren kasuan, zakuak, txapelak, mantak, haginak garbitzeko pastarako hodiak, komuneko papela, ezpainzapiak edo papela egin zituen, altzariak bernizau, hestebeteak egin eta gero produktu horreek merkaturatu egiten ziran. 50eko hamarkadarako, emakumeak zeregin garrantzitsua eukan Bizkaiko industrian.
Garai haretako errealidade sozialak eraginda lanbidea laster itxi behar izaten eben emakumeek. Gazte hasten ziran beharrean, 14 urtegaz eta gehienak 8 edo 10 urte egin eta gero ixten eben lantegia, ezkondu ostean, sasoi haretako printzipio sozial zurrunek ezarten eben moduan. Halanda be, batzuek lan-ibilbide luzea izan eben eta lantegietako beharra eta etxekoandrearen zereginak bateragarri egin zituen.
Bilbon apirilaren 13ra arte zabalik egongo dan eta gero Enkarterriko Museora (Abellaneda) modu zabalagoan eroango da erakusketea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!