Martiaren 8an, Bilboko Suhiltzaileek San Joan Jainkoarenaren eguna ospatuko dabe
2022-03-07 12:29 KultureaKarrusela iragarri dabe goizeko 11:00etarako.
Bilbon, Miribillan hasi eta eta udaletxeraino joango da, barriro Miribillan amaitzeko.
Aurten be, Bilboko suhiltzaileek euren zaindari San Joan Jainkoarenaren eguna ospatuko dabe eta suak amatetako ibilgailuen karrusel bat atondu dabe horretarako: Miribillatik urtengo dau goizeko 11:00etan eta Bilboko kaleetan zehar ibiliko da, udaletxeraino.
Karruselaren ibilbidea, aurreko urteetan legez, hau izango da: Juan Carlos de Gortazar; Askatasuna; Claudio Gallastegi; Erribera; Arenala; Ernesto Erkoreka plazea; handik, Zabalbururantz joko dau –Ibañez de Bilbao, Mazarredo, Plaza Biribila eta Hurtado de Amézaga igaroz–, eta ondoren Miribillara bueltauko da, Juan de Garay, Askatasuna eta Gernika lorategiak kaleetan zehar.
Bilboko Suhiltzaileen zerbitzua
1884ko urtarrilaren 17an sortu eben oraingo Bilboko Suhiltzaileen Zerbitzua, baina lehenago dau jatorria, izan be, 1832an, Suteen Kontrako Batzorde bat sortu eben. Batzordeko kideak Uriko korrejidorea, Udalak izentautako errejidore bi eta Alkarregazko Aseguruetako Ugazaben Batzar Nagusiak aukeratutako persona bi ziran. 1858an, San Jose Suhiltzaileen Alkartea eratu eta hazi horretatik sortu zan oraingo Bilboko Suhiltzaileen Zerbitzua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!