Emakumeen ikusezintasuna salatzen dau martiaren 8ko 'Asko dago egiteko' kanpaineak
2022-03-07 10:13 KultureaGetxoko Aixerrota BHIko Musika arloko ikasleek bideoklipa egin dabe.
Emakumeen ikusezintasuna eta emakumeen eta gizonen bardintasun eraginkorra lortzeko dagoan bide luzea azpimarratzea da Getxoko Udalak, martiaren 8an, Emakumeen Nazinoarteko Eguna dala eta, atondutako Asko dago egiteko goiburupeko sensibilizazino-kanpainearen helburua: Aurten be, Emakumeen Nazinoarteko Egunean, Udalak emakumeei historian kendu jakozan eskubideak lortzearen aldeko aurrerapauso guztiak gogoratu eta aldarrikatu nahi ditu. Emakume guztien ahalegina eta alkarlana beharrezkoak izan dira bardintasun politikak agendan lekua izateko. Halan da be, aurrerapausoak lortu arren, oraindino ibilbide luzea dogu emakume eta gizonen bardintasun eraginkorra lortzeko eta horregaitik kanpaina hau bidean jarten dogu bardintasunezko eta indarkeria matxistarik bako gizarte batean bizi nahi dogulako, azpimarratu dau Amaia Agirre alkateak.
Kanpaina bisualak emakumeen bost irudi erakusten ditu, aniztasunaren adierazpena ikuspegi intersekzionala kontuan hartuta, emakume batzuek beste batzuek baino desbardintasun handiagoak jasaten dituelako. Informatikako pareko bat erabiliz, ekimenak azaltzen dau heteropatriarkatuak kaltetzen dauela sistemea, eta horrek emakumeak bere osotasunean ikusarazotea eragozten dauela.
Gizarte patriarkalean bizi gara eta horren ondorio nagusia desbardintasuna da, historian emakumeen eta gizonen arteko hierarkia ezarri dauena eta gure gizartea baldintzatzen dauena, ikusezin bihurtzen gaituana eta agenda politikotik, ekonomikotik, sozialetik eta kulturaletik kanpo ixten gaituana. Egiturazko indarkeria eragiten dauen sistemea da, gure bizitzako eremu guztietan jazoten dana eta emakumeak eremu pribatuan kokatzen dituana. Emakumeek ordaindu bako jardueretan denpora gehiago emoteak ondorio larriak ditu, besteak beste, lanaldi bikotxak eta hirukotxak, langabezia-tasa handiagoa eta lan-okupazino txikiagoa. Feminismoa sisteman ezarriz baino ez gara kapaz izango patriarkatua desaktibetako eta horregaitik bardintasunerako politika publikoak ezarri behar ditugu, azaldu dau Carmen Díaz Gizarte Kohesinoko zinegotziak .
Kartelak 15 egunez egongo dira ikusgai, metroko publizidade-elementuetan zein, markesinetan, prentsan eta, gainera, 25.000 orri-markatzaile banatuko dira udal-egoitza, alkarte, saltoki eta holakoetan.
Getxoko Aixerrota BHIko Musika arloko ikasleek bideoklipa egin dabe, Munduko Bertsolaritzea proiektuaren barruan
Musikeari jagokonez, gitarra eta perkusinoa ikasleen ardurea izan dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!