Bizkaiko Begoñazpi eta San Fidel ikastolak 13. First Lego League Euskadiko irabazleen artean
2022-03-07 09:40 KultureaTxapelketan Euskadiko 44 eskolatako 970 gaztek hartu dabe parte.
XIII. First Lego League irabazi daben sei taldeek parte hartuko dabe datorren apirilaren 2an Espainiako finalean, Malagako Torremolinos udalerrian. Bertan euren barrikuntza-proiektuak aurkeztuko ditue eta euren robotak lehian izangodira Houstoneko (AEB) munduko finalerako sailkatzeko. Final hori apirilaren 23an eta 24an izango da. Bizkaiko
Begoñazpi Ikastolako Wheel Revolution, Stem Toki-Eduroboticeko Edurobotic Mercurio eta San Fidel Ikastolako Sanfitek Land; Gipuzkoako Axular Lizeoko Overclock eta Arizmendi Ikastolako Arizmendi-Ikerlan 4; eta Arabako Urkide Ikastetxeko Legokide 1 zentroetako ordezkariak izan dira nagusi. Egoitza bakotxeko (Bilbo, Donostia eta Arrasate) talde bi onenak dira eta First Lego League txapelketako Euskadiko finalean parte hartu daben 118 taldeetatik osoenak izan dira. Txapelketea Innobasque Barrikuntzearen Euskal Agentziak atontzen dau, Deustuko Unibersidadeagaz, Donostiako Sustapenagaz eta Mondragon Unibersidadeagaz lankidetzan.
Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ia mila ikasle batu dira goizean goizetik Euskadiko hiru egoitzetan, FLL Euskadi bitxi batean parte hartzeko, izan be, publiko barik egin da bigarren urtez jarraian, jente-pilaketak ebitetako eta neurri soziosanitarioak beteten dirala bermatzeko. Epaimahaiko kideek barrikuntza-proiektuak ebaluau eta parte-hartzaileek azken hilabeteetan diseinau dituen robotak balorau ditue. Balioak dira txapelketan puntuetan dan hirugarren zutabea: gazteek azaldu dabe zein jokabidegaz irudikatu dituen ezagutzea, barrikuntzea, eragina, inklusinoa, lankidetzea eta dibersinoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!