Bilbao Orkestra Sinfonikoa ONCEren 5,5 miloe kupoitan
2022-03-04 12:46 MusikeaOrkestrearen mendeurrena dala eta 2022ko martiaren 9ko zozketan.
Datorren eguaztenean zozketatuko dan kupoiak Bilbao Orkestra Sinfonikoa izango dau protagonista eta ONCEren 5,5 miloe kupoitan agertuko da, erakunde sinfonikoaren sorrerearen mendurrenagaz bat eginik.
Kupoiaren zehetasunak Juan Carlos Andueza ONCE Euskadiko Lurralde Ordezkariak; Usue Vallejo ONCE Euskadiko eta Kantabriako Joko Buruak; eta Javier Martínez Pozuelo ONCEko agente saltzaileak emon ditue ezagutzera. Eurekaz batera Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura Foru Diputadua eta Ibon Aranberri Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusia be egon dira.
Kupoian 1923ko erretratu bat txertatu dabeeta bertan Bilbao Orkestra Sinfonikoko lehen irakasleak agiri dira, Armand Marsicken gidaritzapean, Arriaga Antzokiko agertokira igota. Kupoia datorren eguaztenean zozketatuko da eta eguneroko kupoia danez, 1,5 euroan eskaintzen da, 35.000 euroko 55 sari bost zifratan. Beste 0,5 euroren truke, seriean be jokatuz, hilean 3.000 euroko paga bat 25 urtez irabaztea eskaintzen dau, 35.000 eurokoa.
ONCEk Euskadiko ekitaldirik esanguratsuenetako batzuk jasoten eta islatzen jarraitzen dau eta herritarrek ONCEren jokoetan jarten daben konfidantzea eskertzen dau, izan be, horreei esker, EAEko erakundean afiliautako 3.400 persona itsu eta/edo ikusmen urria dabenek beharrezko prestazino sozial eta teknikoak jasoten ditue, erabat gizarteratzearen alde eginez.
Pandemiaren ondorioak gorabehera, saltzaileek, 2020ko konfinamenduan lan-jarduera barik egon ondoren, ONCEren joko-produktuak eskaintzen jarraitu dabe 2021ean, baita Euskadiko kale eta plazetan be.
Kupoiak erakundearen loteria sozial, seguru, arduratsu eta solidarioko produktuen parte dira, izan be, diseinutik merkaturatu arte, kontrolik bako konsumoak neutralizetako kontrolak ezartzen ditu eta berariaz debekatzen adu edade txikikoei saltzea edo kreditu bidez konsumidutea. Erakundeak herritarrakazko erantzukizuna dau eta joko arduratsuko politikea sustatzen dau, Munduko Loteria Alkarteak eta Estaduko Loteria eta Totoen Europako Alkarteak zehaztutako ebaluazino eta jarraipen-sistema zorrotzanakaz.
100 urte musikaz blai
Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martiaren 8an emon eban lehen kontzertua Arriaga Antzokian, Armand Marsicken gidaritzapean. Bizkaiko gizarte zibilaren beraren bultzadatik sortu zan. Lurralde horregaz hartu-emon estuak ditu eta bertan egiten dau bere jarduerearen zatirik handiena.
Sortu zanetik, zuzendari titular izan ditu Armand Marsick, Vladimir Golschmann, Jesús Arámbarri, José Limantour, Antoine de Babier, Rafael Frühbeck de Burgos, Alberto Bolet, Pedro Pirfano, Urbano Ruiz Laorden, Theo Alcántara, Juanjo Mena, Günter Neuhold eta 2015etik Erik Nielsen.
BOSek etapa ugari bizi izan ditu, peninsulako iparraldeko orkestratzat hartu izan da baina San Petersburgon edo Tokion, Japonian biran eta Frantziako jaialdi garrantzitsuetan aldizka jo izan dau. 2019ko urtarrilean, Omango Royal Opera Housen eskainitako «Madama Butterfly» antzezpenetan parte hartu eban.
2012an, 90. urteurrena ospatu eban Günter Neuholden zuzendaritzapean, kontzertuak zuzenean grabau ziran eta Thorofonek CDan editau.
Orkestrearen egoitzea dan Euskalduna Jauregian egiten dauen kontzertu-denporaldi erregularraz gan, BOSek ganbera-musikako denporaldiak eskaintzen ditu Bilbon eta Bizkaian, lan pedagogiko garrantzitsua Kontzertu didaktikoen eta En familia dalakoen bidez eta musikearen bidez gizarteratze-jarduerak egiten ditu. OLBEren operetan parte hartzen dau eta lankidetza-arloei eutsen deutse Guggenheim Museoagaz, Bilboko Arte Eder Museoagaz, Deustuko Unibersidadeagaz eta Bilboko Arriaga Antzokiagaz batera.
Orkestreraren katalogo diskografikoaren barruan, BOSek euskal musikearen bilduma interesgarria egin dau Naxosentzat, Arambarri, Guridi, Arriaga, Isasi, Usandizaga, Sarasate eta Escuderori eskainia. J. Rodrigo eta T. Takemitsu konpositoreen lanak be grabatu ditu EMI JAPAN diskoetxerako, Kiyoshi Shomura gitarrista japoniarragaz eta Juanjo Mena maisuaren zuzendaritzeagaz.
BOSen jarduerea bere zale ugarien laguntzeari eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesei esker da posible.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!