Hemen da Ume Literaturako XII. Mikel Zarate saria
2022-03-03 10:29 KultureaLanak bialtzeko epea maiatzaren 31n amaituko da.
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, umeentzako irakurgai barriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, ume literaturako Mikel Zarate lehiaketea atontzen dabe, euskal kulturearen alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz, ondorengo oinarrien arabera:
Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskeraz sortutako kontakizunak aurkeztu daitekez, jatorrizkoak, beste inondik moldatu bakoak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez diranak.
Lehiaketan parte hartzeko, gitxienez 18 urte izan beharko ditue parte-hartzaileek.
Neurriari jagokonez, makinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikotxa itxita, gitxienez 10 orrialde eta gehienez 50.
Hiru ale bialdu behar dira, agirian idazlearen nortasuna azaldu barik eta horreekaz batera gutunazal bat, kanpoan idazlanaren izenburua adierazoko dauena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.
Idazlanak helbide honetara bialduko dira:
Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria
Aretxalde, 1
48196 Lezama
Epeak
Lanak hartzeko lehen eguna 2022ko martiaren 1a izango da eta azkena maiatzaren 31. Epaimahaiak erabagia hartzeko azken eguna, ostera, 2022ko bagilaren 30a izango da.
Epaimahaikoak ondokoa idazleak izango dira: Leire Bilbao Barruetabeña, Maribel Aiertza Rementeria eta Xabier Mendiguren Elizegi.
Saria
Sari bakarra emongo da: 3.000 eurokoa (zenbateko gordina). Epaimahaiaren eretxiz gitxieneko kalidadeko lanik ez balego saririk ez litzateke emongo.
Argitaratzea
Elkar etxeak argitaratuko dau eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazoten danetik sei hilebeteko epean, behar diran marrazkiez horniduta. Halanda be, idazlea izango da lanaren jaubea eta ohiko moduan ordainduko deutsoz argitaletxeak egile-eskubideak.
Saritu bako idazlanak
Saria irabazi ez daben egileakaz hartu-emonetan jarri ahal izango da argitaletxea; osterantzean, Datu Pertsonalen Babeserako Legeak dinoana beteko da; baztertutako idazlanen kopiak, barriz, suntsitu egingo dira.
Oinarri honeetan zehaztu bako dudarik balego, epaimahaiari jagoko argitzea eta harek egingo ez baleu antolatzaileek erabagiko leukie.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!