Bilbok parte hartzeko guneak sustatuko ditu emakumeentzat

Bizkaie! 2022-03-02 13:49   Kulturea

Gure gogoa da azterlanean jasotea uriko emakumeen artean dagoan errealidadea.

Parte hartzeko gune horiek diseinatzeko, aintzat hartuko du Bilboko emakumeen iritzia, parte hartzeko prozesu baten bidez, eta, horretarako, Udalaren web gunean inkestak, gai jakinen gaineko tailerrak, elkarrizketak eta formazio- eta sentsibilizazio-ekitaldiak baliatuko ditu.

Parte hartzeko prozesu honen bidez, aztertuko da zeintzuk diren emakumeen parte hartzea faboratzen duten jardunak, kontuan hartuta haien arteko aniztasuna, adina, kultura eta non duten jatorria, hau da, feminismoaren, hezkuntzaren edo kulturaren alde lan egiten duten mugimenduetan edo taldeetan.

Bilboko Udalak parte hartzeko guneak eskainiko ditu uriko emakumeentzat eta hareen eretxia aintzat hartuko dau guneok diseinetako. Ekimenaren helburua da emakumeei eskaintzea gune fisiko eta/edo sinboliko batzuk, bakotxa ahaldundutzetik, maila kolektiboan eta sarean ahalduntzerako bidea egiteko eta uriko mobimentu feministea eta alkartegintzea indartzeko behar diranak sortzen laguntzeko; holan adierazo dau Nekane Alonso Bardintasun Saileko zinegotziak.

Parte hartzeko prozesu barri honen bidez, Bilboko Udalaren Bardintasun Sailak jakin nahi dau zeintzuk diran emakumeen parte hartzearen aldeko jardunak, kontuan hartuta aniztasuna, edade, kulturea eta non daben jatorria, hau da, feminismoaren, hezkuntzearen edo kulturearen alde egiten dituen mobimentuetan edo taldeetan daben jatorria. Horretarako, parte hartzeko hainbat maila sortuko dira eta, era horretan, aukerea izango da baloretako zelan sortu gune feminista, integratzaile, kulturaniztun, barritzaile eta belaunaldi arteko bat.

Bardintasunerako Emakumeen Kontseilua

Parte hartzea dala-eta, Bilbon, emakumeen parte hartzea indartzeko eta udalerriko emakumeei ahotsa emoteko Udalak badau Bardintasunerako Emakumeen Kontseilua eta hor udal korporazinoko ordezkariek eta alkarte feministen eta emakume alkarteen ordezkariek parte hartzen dabe.

Kontseilu horren eginkizunen artean dago azterlanak eta txostenak egitea, alkarlanean jardutea, informazioa emotea eta aholkuak emotea bilbotarren arteko bardintasuna eragozten daben trabak kentzeko proposamenak egiteko orduan eta, orobat, kontseiluari aurkezten jakozan ekimen eta iradokizunak jaso, aztertu eta, holan bajagoko, onestea.

2021ean, organo horren bilkuretan, parte hartzeko tailerrak egin genduzan eta, beste gai batzuen artean, aztertu zan zein emakumek parte hartu ahal izango leuken prozesu horretan. Eragileen zerrenda bat atondu zan, alkarte feministena eta bestelakoena adierazo dau Bardintasun Saileko zinegotziak eta zerrenda hori osotzeko beste emakume batzuk be gehitu ziran, euren profil feministeagaitik edo emakumeen aurreko lanean egindako ibilbideagaitik interesgarriak ziranak: arlo sozialean adituak, kirolariak, hezkuntza arloko profesionalak, lehen arretearen arloko osasun-langileak, genero-komunikazinoaren arloko adituak, LGTBI mobimentuko ordezkariak, Gazteen Kontseiluko lan-taldeak eta beste udal kontseilu batzuetakoak.

Inkestak

Aldez aurreko lan horren ondorioz, Berdintasun Sailak erabagi dau martxan jartea parte hartzeko prozesu bat eta 2022an zehar egingo da; parte hartzeko hainbat tresna erabiliko dira, aukerea emongo dabenak informazino esanguratsua jasoteko: eretxi-inkestak, gai jakinen gaineko tailerrak, alkarrizketak eta formazino eta sensibilizazino-ekitaldiak.

Udalaren webgunean inkesta bat egongo da eskura maiatzera arte eta emakumeek eretxia emon ahal izango dabe han, Bilboko emakumeek parte hartzeko modukoak izan daitekezan guneak sortzeari buruz eta adierazoz hareetan zer jarduera eta zerbitzu ipin daitekezan, zer ezaugarri izan beharko leukiezan eta non kokatuta egon beharko litzatekezan.

Udalak gonbita egiten die Bilboko emakume guztiei prozesu honetan parte hartu deien: gure nahia da azterlan honetan jasotzea uriko emakumeen artean dagoen errealitatea eta egiazko aniztasuna. Arean bere, emakumeek banaka nahiz kolektibo moduan (alkarte feminista, emakume alkarteetako ordezkariak eta bardintasunaren alde lan egiten daben alkarteetako emakumeak) parte hartu leikie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu