Emakume Artista eta Sortzaileen Sareak uretebete egin dau
2022-03-02 07:45 KultureaAlkarregaz ozenago entzuten jaku, norberaren gaitasunean sinistea da asmoa.
ESAS (Emakume Artista eta Sortzaileen Sarea) sareak batu eta eta 365 egunera, lanean jarraitzen dau Euskadiko emakume artista eta sortzaileen lanari ikusgarritasuna emoteko. Ekosistema honetan instrumentistak, konpositoreak, zuzendariak, komunikatzaileak, bitartekariak eta bestelakoak alkarbizi dira helburu nagusia alkarrekintzarako espazio propioa sortzea da. Sare bateragarri honen barruan proiektu oso interesgarriak ezagutu, sortu eta sustatzeko aukerea izan da eta lehen urteurrena ospatzeko hau guztia ezagutzera emon gura dabe.
Irabazi-asmorik bako alkartea da ESAS, musika klasikoan eta jakina, kultura arloan jarduten daben emakume ereferenteei ikusgarritasuna emoteko sortu da sare hau, izan be, arlo honetan alkarbizi dira instrumentista, konpositore eta zuzendariak, baita kazetariak, idazleak, aktoreak, bitartekariak eta beste hainbat ogibide. Helburu nagusia emakume guztientzat alkarrekintza-gune propioa sortzea da, sare inklusibo bat ehunduz diziplina anitzeko proiektuak garatzeko. Era berean, alkartearen oinarrizko balioetako bat alkartearen osogai soziala da, interes artistikoa konpartiduten daben personen arteko topagune bat sortuz, hareen izakerea eta jatorria edozein izanik be.
Zeregina
ESASen zregina da musika klasikoaren esparruan emakumeari ikusgarritasuna emotea, lurraldeko arte-ehuna sustatuz eta kultura-alkarteakaz hartu-emonetan jarriz. Holan, hainbat arte-espezialidadegaz lankidetzan dabil, hainbat konpositoreren lanak, interpreteen, zuzendarien, kultura-kudeatzaileen eta adar artistiko horretako kide diran emakume guztien lanak ezagutarazoteko eta erreferente barriak sortzeko.
Horren guztiaren abiapuntua musikearen bikaintasuna da eta premisa legez musikarien lanbidea lan-inguruneagaz hornidutea, sektorearen ezegonkortasun autortuaren aurrean.
Ikuspegia
Ahiztatasun ekintzailetzan dauen indarraren konbentzimenduan, ESASen leloa hau da: Alkarregaz ozenago entzuten jaku. Ideologia honako hau da: abiapuntua norberaren gaitasunean sinistea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!