Marikobaso espazioa jaio da Derion

Bizkaie! 2022-03-02 08:19   Kulturea

Euskerea, kulturea, feminismoa eta ekologismoa oinarri.



Marikobaso Derioko auzo bat da, Bilboko kanposantua eta aireportuaren artean kokatua. Zatitutako edo mutilautako auzoa da, bazterrekoa Derion. Hainbat alkartetako kideok batu eta espazio hau ertzetatik Derioko erdigunera ekarri gura izan dogu. Hori dala eta, zezeileko zapatu guztietan auzolanak egin eta martian izango da inaugurazinoa.

Guztientzako espazioa da Marikobaso. Derioko ume, nerabe, gazte eta helduentzako. Kulturea konsumiduteko eta bizitzeko gunea egin gura dogu, tabernetatik harago. Sormen gunea izatea gura dogu, arte herrikoiaren topagunea. Pozik eta burujaubeago izateko espazioa, hain zuzen be.

Jaio barri dan espazio hau, lehen aitatutako lau ardatz horreez gan, bestelako balio batzuk be ekarri gura ditu erdigunera: parte hartzea, autonomia, horizontaltasuna, autogestinoa eta ez inoren esku ixtea egin beharrekoak. Guk geuk egin gura dogu, geure baliabideakaz.

Hori dala eta, zezeilaren 28tik apirilaren 8ra dirua batzeko kanpainea atondu dogu itsulapikoa.eus webgunean. Bost sari egongo dira, bakotxaren indarraren arabera. Sari bakotxaren izena Derion gaurkoz ez dagoan baserri bati jagoko:

- Ganburu: 10 euro. Eskertzea. Marikobasoko muralean izen-abizenak.

- Larrajauregi: 20 euro. Eskertzea. Marikobasoko muralean izen-abizenak. Marikobaso egunean bazkaria.

- Teileri: 60 euro. Eskertza. Marikobasoko muralean izen-abizenak. Urtebeteko bazkidetzea. Marikobasoko kamiseta esklusiboa.

- Bestorrene: 120 euro. Eskertza. Marikobasoko muralean izen-abizenak. Urtebeteko bazkidetzea. Bazkide biri bazkaria Aldekone jatetxean.

- Deurika: 250 euro. Eskertzea. Marikobasoko muralean izen-abizenak. Urtebeteko bazkidetzea. Ekitaldi bat atontzeko aukera (Marikobasoko erispideak beteta). Marikobasoko kamiseta esklusiboa.

Diru-batzearen inguruan informazino gehiago hemen:

Euskarri gehiago:

- Erretratuak: Jon Loidi Begoña

- Aurkezpen bideoa hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu