'200 emakume baino gehiagok zeregina dabe kulturgintzan'
2022-03-01 11:09 KultureaAiora Renteriaren (Zea Mays) ahotsa be hor dago.
Euskaditik Arantxa Echevarria, Myriam Ballesteros, Iratxe Ansa, Isabel Urrutia, Agurtzane Intxaurraga, Mireia Gabilondo, Ana Murugarren, Olatz Beobide, Paula Alfieri eta Aiora Renteriaren (Zea Mays) ahotsak altzau dira.
Amparanoia, Carla Simon, Christina Rosenvinge, Cora Novoa, dani, Elvira Lindo, Gracia Querejeta, Icíar Bollaín, Joana Serrat, Mar Coll, Marta Sánchez, Raquel García-Tomás, Rocío Márquez, Rocío Molina, Rozalén eta Silvia Pérez Cruz, egile eta editoreen artean, euren irudia eta testigantzea ezagutarazo dabe bardintasunaren alde.
María Rodrigo, María Lejárraga edo Emilia Pardo Bazán lako 75 egile aitzindari baino gehiago omentzen dituan erakusketa batek, esparru sinfonikoko emakumeei buruzko azterlan batek, mahai-inguru batek eta zinema-ziklo batek osotuko ditue SGAEk atondutako jarduerak.
Autore eta Argitaratzaileen Alkarte Nagusian (SGAE) bat egiten daben diziplina artistiko guztietako 200 emakumezko baino gehiagok erakundeak martiaren 8an Emakumearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko atondutako ¡Creadora tenía que ser! izeneko aldarrikapenari eutsi deutse.
Hainbat estilo eta belaunalditako egile eta editore erreferenteen babesari esker, ekimenaren helburua emakume sortzaileak kulturan dauen zeregina ikusarazotea da. Sektore honetan, SGAE Fundazinoak argitaratutako azken azterketatik ataratako datuek baieztatzen daben lez, emakumearen parte-hartzea oraindino oso urrun dago parekotasunari eta bardintasunari jagokenez.
Estadu mailako eta Iberoamerika osoko emakumezko konpositoreek, letristek, antzerkigileek, gidoilariek, zuzendariek, errealizadoreek eta koreografoek bat egin dabe, euren irudiaren eta testigantzearen bidez, ¡Creadora tenía que ser! goiburua atxaki, bardintasunaren aldeko mezu argi eta zuzen hau zabaltzeko: «Posible da kristalezko sabaia haustea».
Besteak beste, Amparanoia, Ana Graciani, Belén Funes, Carla Simón, Christina Rosenvinge, Clara Pons, Claudia Costafreda, Cora Novoa, dani, Edith Salazar, Bala, ELE, Elvira Lindo, Eva Gancedo, Gaudea, Gracia Querejeta, Helena Tornero, Icíar Bollaín, Icy Amane, Inés París, Joana Serrat, Judith Colet, Judith Neddermann, La Tremendita, Lola Blasco, Lucrecia, Mar Coll, Marta González de Vega, Marta Sánchez, Naike Ponce, Nerea Bruixa, Paloma Peñarrubia, Paula Cazenave, Patricia Guerrero, Paula Cons, Pauliña, Pilar Nadal, Raquel García Tomás, Rocío Márquez, Rocío Mesa, Rocío Molina, Rozalén, Sandra Carrasco, Silvia Pérez Cruz, Sheila Blanco, Sira Hernández, Soledad Giménez, Sonia Megías, Valeria Castro, Verónica Romero, Vicky Gastelo, Victora Szpunberg eta Virginia Maestro egile eta editoreek testigantzea emon dabe. Ekimen hau bideo baten bidez zabalduko da, erakundearen sare sozialetan parte hartu daben egileen testigantzakaz eta Bartzelonako eta Madrilgo egoitzetan egongo da ikusgai, guztien erretratuakaz, martian. Ekimen hau SGAEk urteko 12 hilebeteetan bere bazkideakaz dauen konpromisoaren erakusgarri da, Emakumearen Batzordearen barruan martxan jarten diran ekimenen bitartez gauzatzen dana. Batzorde horretan Zuzendaritza Batzordeko egileak eta erakundeko teknikariak dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!