Uriko Baldosea hartu dabe igaz Bilbon 159 negozio martxan jarri zituenek

Bizkaie! 2022-03-01 08:05   Kulturea

Zerbitzu aurreratuak, kultura eta sormen-industriak eta ekonomia digitala autortzen ditugu.

Bilboko Udalak, COVIDaren ondorioz ezarritako murrizketen ondoren, berreskuratu egin dau Bilbao Ekinean Galea, urian negozio barriak martxan jarten dituen ekintzaileen esfortzua autortzeko eta nabarmentzeko omenaldi-ekitaldia. Bilboko alkate dan Juan Mari Aburtok aurrez aurreko formatuagaz bueltau dan galan, enpresa bat sortzeko egin beharreko ibilbidea nabarmendu dau, bai eta persona horreek, negozio barrian inbertidutako esfortzuaren eta baliabideen bidez, enplegua nahiz aberastasuna sortuz uriari egiten deutsen ekarpena be.

Era berean, ekintzailetzarako aukerea eskaintzen dauen testuinguru barri honetan nabarmendu behar da 159 enpresek 193 lanpostu sortu dituela, 2,7 miloe euro baino gehiagoko inbersinoagaz.

2021ean enpresen sorkuntzan egon dan gehikuntza nabariaz gan, emakume ekintzaileen profila azpimarratu behar da, emakumeak eta gazteak, 25 eta 35 urte bitartekoak, izan baitira. Zehatz, 2021. urtean beren negozioa sortu eben edade-tarte horretako ekintzaileen portzentajea % 40koa izan zan, ordura arte erregistrautako handiena.

Bilboko Udalak, 2017. urtetik eta Bilbao Ekintza udal-sozietatearen BIG Bilbao (Bilbao Ideen Gunea) ekintzailetza-zerbitzu bereziaren bitartez, negozio eta start-up barriak sortzeko eta finkatzeko beharrezko laguntzea eskaintzen dau. Zentroan jardunean dabizen profesionalek 20 urte inguruko ibilbidea dabe ekintzailetzearen esparruan eta 2.000 enpresa baino gehiago sortzen lagundu dabe. BIG Bilbaon atsegin handiz hartzen ditugu negozio-idea guztiak, baina, batez be, udalak garapen ekonomikorako eta uria zabaltzeko estrategikotzat joten dituanak, hau da, zerbitzu aurreratuak, kultura eta sormen-industriak eta ekonomia digitala. Oinarri teknologikoko proiektuetarako eta start-upetarako berariaz diseinautako ekintzailetza digitaleko programea azpimarratu behar dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu