Andres Nueman eta Nuria Barrios, 'Eztabaidak Literatureagaz' zikloan
2022-02-28 10:05 KultureaHitzordua martiaren 1ean da Bilboko Bidebarrietako Liburutegian.
Hitzorduan, besteak beste, ondoko gaiak jorratuko ditue: idazle profesionala izateko bokazinoa; best seller bat idazteko formula magikorik badagoan; kritika txarren bildurra edo poesiaren egungo egoerea.
Andrés Neuman
Buenos Aires-en jaio eta bertan emon eban umezaroa. Erbesteratutako musikari argentinarren semea, Granadan hazi zan. Filologia Hispanikoan lizentziau eta doktorego ikasketak egin ondoren, latinoamerikar literaturako irakasle izan zan Granadako Unibersidadean. Munduko unibersidade ospetsuenetan ikastaroak, tailerrak eta mintegiak emon ditu, Oxford, Cambrdige, Georgetown, John Hopkins edo Sorbonan.
Sariei jagokenez, Kritikearen Saria, Alfaguara Saria, Hiperion Saria eta Firecracker Award Saria jaso ditu. Besteak beste, ondokoa eleberriak idatzi ditu: “Bariloche”, “La vida en las ventanas” eta “Fractura”; baita “El que espera” eta “El último minuto” lako ipuin-liburuak, aforismoak eta bidaia-liburuak.
Nuria Barrios
Madrilen jaio zan 1962an. Filosofian doktorea da. “Amores patológicos” eleberria, “El zoo sentimental” kontakizun liburua, “Balearia” bidaia-liburua eta “Todo Arde” argitaratu ditu. Era berean, ipuinen antologietan parte hartu dau eta El País egunkarian ohiko kolaboratzailea da.
Felipe Juaristi
Moderatzaile lanak, barriz, Felipe Juaristi idazle eta poeteak egingo ditu; besteak beste, Euskadi Literatur Saria eta Kritika Saria be irabazi ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!