UPV/EHUko Letraz taldeak diseinu grafikoaren Anuaria 2021 sari nazionala irabazi dau
2022-02-25 13:44 KultureaSari honeek gure taldearentzat autortzea dira.
UPV/EHUko Letraz - Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldearen lan bik, Sinboloen eta hitzen artean/Entre símbolos y palabras liburuak eta 50 urte, 50 diseinatzaile / 50 años, 50 diseñadores-as kartelak, hiru sari irabazi ditue diseinu grafikoaren Anuaria 2021 sariketan.
Udako Ikastaroen 40. urteurrenerako egindako Sinboloen eta hitzen artean/Entre símbolos y palabras liburuak saria jaso dau Diseinu Grafikoko Anuaria Sari Nazionalen XXVIII. edizinoaren barruan aurkeztutako atal bietan: argitalpen Editorial baten Diseinu Onena eta Liburu baten Azal Onena.
Era berean, Letraz ikerketa taldeak sortutako 50 urte, 50 diseinatzaile/50 años, 50 diseñadores-as
kartelak 2021eko kartel onenaren saria irabazi dau.
Sari honeek gure taldearentzat autortzea dira, diziplina bati buruz, diseinu grafikoari buruz, dogun ikusmoldea berresten deuskuna eta UPV/EHUtik pasinoz erakusten eta ikertzen doguna. Sariok gure unibersidadeak bere erantzukizun sozialagaz bat datorren irudi publikoa zabaltzeko eta, aldi berean, kultur garapenean beteten dauen zeregina indartzeko egindako ahaleginaren autortzea be bada, adierazo dau Leire Fernández Arte Eder Fakultadeko irakasle eta ikertzaileak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!