Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Sarien 2022ko deialdia zabalik
2022-02-25 10:45 KultureaMartiaren 31n amaituko da epea.
1995etik, Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa sariek Humanidadeak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien arloetako curriculum onenak eta Euskal Herriaren garapenerako egindako ekarpena atortzen ditue. Hautagaitzak norberaren izenean edo unibersidade, zientzia eta kultura erakundeek aurkeztu leikiez; kasu
honetan, ebaluazino-epaimahaia ondorengoek osotzen dabe: Saria emoten daben erakunde bietako buruek, euskal eremuko unibersidadeetako eta Musikene Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko ordezkariek.
Kontuak kontu, 20.000 euroko saria emoten da.
Kontsultatu oinarriak eta sarituen zerrendea.
Bestalde, laugarren urtez jarraian, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria jarri dabe martxan, 35 urtetik beherako gazteek lehen aitatutako alorretan egindako lanak autortzeko. Proposamenen egokitasuna (proiektuak, ikerketak, sormenezko lanak, ikus-entzunezkoak...), izakera barritzailea, gaurkotasuna eta etorkizuneko proiekzinoa, euskerearen erabileera eta generoaren ikuspegia baloretan dira. Saria 6.000 eurokoa da.
Konsultau oinarriak eta sarituen zerrendea.
Kasu bietan, proposamenak onartzeko epea martioaren 31n amaituko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!