'Jean Dubuffet: Ospakizun bizia', Bilbon
2022-02-25 07:55 Kulturea2022ko zezeilaren 25etik abuztuaren 21era.
Bart aurkeztu dabe Bilboko Guggenheim Museoan Jean Dubuffet: Ospakizun bizia erakusketea.
Ibilbide emonkorrean, Jean Dubuffetek konbentzino kulturalak eta edertasunaren inguruan gizartean onartutako ideak gaitzetsi zituan ikuspegi barri eta pizgarriak aztertzeko. Artistearen asmoa publikoak, hartzaileek artea, sormena eta mundua beren zabaltasun osoan esperimentetakoo modu autentikoagoak eta aberasgarriagoak bilatu eiezan bultzatzea zan.
Dubuffetek eten barik jardun eban arte-sorkuntzeari heltzeko eban modua berrasmetan. Teknika eta estrategia ugari esplorau zituan konposizinoaren arloan; haren irudimenean egozan askotariko gaiak jorratu gura zituen eta askatasunez mobiduten zan figurazinoaren eta abstrakzinoaren artean.
L’Hourloupe zikloari esker Dubuffetek hiztegi bat ezarri eban, fantasiazko uniberso zabal bat sortzeko eta esploretako aukerea emoten eutsona, adierazpide bisual bakarrean bateratua. Era berean, gai epistemologikoetan eta fenomenologikoetan sakontzeko aukerea emon eutson eta horretan jardun eban ibilbidearen amaierara arte.
Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Jean Dubuffet (Le Havre, Frantzia, 1901–Paris, 1985) bere pinturak ikusgai jarten hasi zan. Balio estetiko sustraituenei desafio egiten eutsen lan horreek. Edertasun klasikoaren eta lotsearen printzipioak baztertuta eta edozein trebetasun artistiko erakusteko asmo barik, Dubuffet gauza arruntetan eta ezustekoetan oinarritu zan: Edozelako materialak eta gai prosaikoak erabilten zituan, prestakuntza akademikoaren aztarna danak ebitetan saiatzen zan. Ikuspegi horregaz, Dubuffetek aurre egin eutsen arauei, bere eretxiz benetako adierazpena zaildu eta eguneroko esperientzia gitxiesten ebelako. Halan da be, artistearen helburua zan ze zaharkituta egozan konbentzio kulturalak erakustea, arauen menpe egon behar ez izateak dakarren bizitasuna erakutsiz.
Ibilbide osoan zehar Dubuffet konprometiduta egon zan helburu horregaz nahiz eta, sarritan, erabilten zituan formak aldatu helburu hori lortzeko. Baliabide ugari probetan zituan, besteak beste, pinturea, marrazkia, collagea, litografia, eskulturea eta performancea eta erraz ebilen figurazinoaren eta abstrakzinoaren artean. Aldaketa horreen guztien bitartez, Dubuffeten lana eta publikoaren ikuspegi barriak eta pizgarriak buztartu ziran, Dubuffeten sorkuntza-lan zabalaren panoramika bat eskainita.
Guggenheim Bilbao Museoak Jean Dubuffet: ospakizun bizia aurkeztu dau, BBKren babesari esker. Erakusketa honek Jean Dubuffeten ibilbidearen hamarkada erabagigarriak aztertzen ditu, 1940ko hamarkadako lehen sorkuntza-lanetatik hasita 1984an osotu zituan azkeneko sailetaraino. Erakusgai dagozan lan gehienak New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumeko funts oparoetatik etorriak dira eta beste batzuk, barriz, Veneziako Peggy Guggenheim Collectionetik.
Komisarioa: David Max Horowitz, Assistant Curator, Solomon R. Guggenheim Museum, New York.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!