'Rey Desnudo y Chico Muerto', Pabilioi 6ko Gazte Konpainiak eskainiko dau
2022-02-24 08:16 KultureaGorroto-delituak eta homofobia aztertzen dituan obrea martiaren 4an estreinauko dabe.
Martian ikusi ahal izango da eta lehen astegoienean Zinegoak Jaialdiaren programazino ofizialaren parte izango da.
2016an martxan jarri ebenetik, Pabellón 6ko Gazte Konpainiak hainbat obra eskaini ditu, besteak beste, Ubú, Finantzen Erregea, 2020an), Migraaaantes, 2021ean). Gainera, talde gazteen profesionalizazinoaren alde egin dau.
Zazpigarren promozino ofizialerako, Rey Desnudo y Chico Muerto antzezlanaren muina Bilboko Casilda Iturrizarren parkean kokatuta dago, 2016an, udako zapatu bateko goizaldean, minutu bateko benetako denporan jazoten dan istorio bat kontetako: 58 segundo horreek zabaldu eta uzkurtu egiten dira, denporea bera bezela eta 2.000 urte atzera egiten dabe.
Dramaturgia eta zuzendaritzea Iñigo Coborenak dira eta Sara Barroeta, Jon Casamayor, Itxaso Gil, Josh Ortiz de Zarate eta Arnatz Puertasek osotzen dabe taldea, XXI. mendeko Bilboko personaia garaikideei eta Gay Historiaren ordainei bizia emoten deutseenak: 58 segundotan, klase eta jatorri askotako baina errealidade bereko gizon-emakumeak atrapauta geratzen dira eta hauxe da euren errealidadea: bateren bat maitatzea modu ez-konbentzional batean.
LGTB gazteen ikuspegia
Rey Desnudo y Chico Muerto igaz delitu homofoboen agirikotasuna handitu zanetik sortu zan. Muntaiak egungo gazte homosexualen errealidadea erdigunean jartearen alde egiten dau eta bere joanaren eta orainaren arteko hartu-emonak ulertzeko modu legez.
Jantziak Betitxe Saituak eginak dira, Maria Casanueva eta Susana Diezena eszenografia, Quique Gago eta Aitor Garcíarena argiztapen-diseinua eta Xabier Barrutia musikari eta artistearena soinu-espazioa.
Zinegoaken edizino barriaren programazinoaren parte izateaz gan, Pabilioi 6ak goizeko emonaldiak eskainiko deutsee institutu eta ikastetxeei, antzezlanaren gaia zabaltzeko. Rey Desnudo y chico Muerto lanak, gainera, Aldarte edo T4 alkartea lako taldeen babesa dau, izan be, taldeari hiesagaz lotutako gaietan aholkuak emon eutsezan.
Antzezlana martiaren 4etik martiaren 27ra taularatuko da, barikutik domekara eta sarrerak www.pabellon6.org web atarian dagoz eskuragarri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!