UPV/EHUko Medikuntzako bost graduatu, BAMEko (MIR) lehen 100en artean

Bizkaie! 2022-02-24 09:39   Pil-pilean

13.090 hautagai aurkeztu ziran eta horreetatik 9.934 hautagaik gainditu dabe azterketea.

Medikuntzako ikasleak praktikak egiten. Erretratua: Mitxi / UPV/EHU | Ikusi handiago | Argazki originala

José María Villa Gonzalezek, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultadeko graduatuak, 5. postuan geratu da aurtengo BAME (Barneko Mediku Egoliarra) hautaketa-probearen behin-behineko emoitzetan. Basurtuko Unibersidade Ospitaleko Irakasguneko ikasle horrezaz gan, UPV/EHUko beste lau titulatu joan dan urtarrilaren 29an egindako probetan 100 onenen artean dagoz: Nerea Larrinaga Estebaranz (23.a), Arabako Unibersidade Ospitaleko Irakasgunekoa; Iñigo Deba Ayarza (38.a), Gurutzetako Ospitaleko Irakasgunekoa; eta Alba Lecunberri Indart (50.a) eta Irene Hernandez Zubelyza (80.a), biak Donostiako Unibersidade Ospitaleko Irakasgunekoak.

Aurtengo BAME probetako lehenengo postuak aztertzen baditugu, esan geinke gure fakultadearen emoitzak apartekoak dirala, kontuan hartzen badogu gure azken promozinoak ehun nota onenetatik % 5 lortu dauela, BAME deialdira aurkeztutako 13.090 hautagaietatik % 2,04 baino ez baita, esan dau Joseba Pinedak, Medikuntza eta Erizaintza Fakultadeko dekanoak. Horrezaz gan, UPV/EHUko ikasle bat lehenengo 5 postuen artean dago eta hiru gehiago 50 postuen artean; eta ez hori bakarrik, Medikuntza irakasten dogun hiru campusetako ikasleak dira eta horrek euren arteko orekea erakusten dau. Pinedak dinoanez, deialdi honetako BAME postu onenen artean espero baino 3-5 aldiz proportzino handiagoa lortu dogu. Horrek berretsi egiten ditu azken 4 urteetan lortutako emoitzak, top 100ean espero genduana gainditu baitogu beti.

Danetara, 13.090 hautagai aurkeztu ziran deialdi honetako BAME azterketetara eta horreetatik 9.934 hautagaik gainditu dabe eskainitako 8.188 plazetako batean sartzeko probea; 2021eko edizinoan baino % 2,5 gehiago.

Ospitaleko Erradio Fisikoa (BAEFE) espezialidadean, Daniel Vera Tenak, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Modelizazinoa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estadistika eta Konputazinoa masterra egiten dabilenak, laugarren postua lortu dau eta hiru postu geroago, zazpigarrena, UPV/EHUko Fisikako titulatu Jon Cipitria Herrero geratu da. Kimikako espezialidadean Ruben Conde González 43. postuan gelditu da, baina 22 lanpostu baino ez ziran eskaintzen.

Maia Larrayoz Iribarrenek, Psikologia Fakultadeko graduatuak, BAPE probetako lehen ehun postuen artean kokatzea lortu dau, 30. postuan hain zuzen be. Lehenengo 200 graduatuen artean eta, beraz, plazea hartzeko aukerea izango dau

Eva Ferreira euskal unibersidade publikoko errektorea be pozarren dago: UPV/EHUko ikasle askok, Osasun Prestakuntza Espezializatuko proben edizino honetan, ebaluazinoa gainditzea lortu dabe eta, kasu askotan, oso postu nabarmenak lortu ditue. Gainera, probearen hainbat diziplinatan egin dabe eta hiru unibersidade campusetakoak dira. Euskal Herriko Unibersidadeak prestakuntza bikaina eskaintzen dau. Zorionak gure erakundearen mailea sendotu daben ikasleei, eta orain ekingo deutsen bizitza profesionalean onena opa deutset.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu