Abelin Linazisoro hil da
2022-02-24 07:50 KultureaZumaiarra 79 urte zituala hil da.
Gazterik hasi zan antzerkigintzan Linazisoro, aktorea eta idazlea Goenkale-ko Xatur izateaz gan, hiru liburu idatzi zituan. Literaturan, AEK-n euskerearen irakaskuntzan eta bikoizketan emon eban bizitza, baina Euskal Telebistako Goenkale telesailean zazpi urtez Xatur izateagaitik izan zan ezaguna.
Hiru eleberri idatzi zituan Linazisorok, 1995etik 2000ra: Axun (Susa, 1995); Iraganean galdua (Txalaparta, 2001); eta Aitortza (Txalaparta, 2005).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!