Letren Nazinoarteko Jaialdiak itzulpengintzeari buruzko gogoetea egingo dau

Bizkaie! 2022-02-22 13:03   Kulturea

Gutun Zuria martiaren 28an, 29an, 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean eta 2an egingo da.



Anjel Lertxundi idazlearen Itzuliz usu begiak saiakeran inspirauta, Itzuliz usu mundua / Todo mundo es traducción / Lost and Found in Translation. Jaialdia etenbarik itzultzen dagoan mundu bati begiratzen deutso, ez bakarrik fenomeno literario legez, munduan egoteko modu bat baino.

Kirmen Uribe, Miren Agur Meabe, Cristina Morales, Santiago Auserón, Theodor Kallifatides eta Jhumpa Lahiri autoreak, besteak beste, hitzetatik, spoken word-etik, filosofiatik, kazetaritzatik, ikerkuntzariek, arte bisualetatik edo zuzeneko arteetatik ibiliko dira.

Hitzordua Azkuna Zentroan eta urian egingo da eta Atrioan literaturea, arte biziak, musikea, irratia eta poesiarako plaza publikoa edehiko dau. Sarrerak bihar jarriko dira salgai AZ Info-n en Jaialdiaren webgunean: gutunzuria.azkunazentroa.eus.

Gutun Zuria Bilbaoren irudi grafikoak erakusten dauen bezela, mihin zuri bat da – esperimentetako, ensaioak egiteko eta olgetarako zirriborro bat -, eta mobiduten dan mihina. Harresiak eraisteko eta pentsamenduak, gogoetak eta ezagutzen jariatzeko lekua be bada, Alicia Martín artisteak Transferencias ikusizko piezan islatu dauen bezela. Azkuna Zentroak produzidutako obrea da hau, BBK Mediatekako garbiketako materialagaz sortua eta Jaialdian Zentroko eta uriko hainbat gunetan sakabanatuta egongo da ikusgai.

Aurtengo barrikuntzetako bat BBK Gutun Zuria Bilbao Ohorezko Saria sortzea da, BBK-k eta Azkuna Zentroak sortua. Sari honi esker, euskal eta nazinoarteko literaturako oinarrizko eragileen sorkuntza-lana autortuko da urtero, ibilbide, obra espezifiko edo kultura-proiektu garrantzitsu bat nabarmenduz.

Lehenengo edizino honetan, BBK Gutun Zuria Bilbao Saria Miren Agur Meabe eta Theodor Kallifatidesentzat izan da eta Ohorezko Makila eroan dabe, euskal eta nazinoarteko literatureari egindako ekarpena nabarmentzeko. Biek jaso dabe gaur euskal makila tradizionala, Gorka Martínez (BBK-ko Zuzendari Nagusia) eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen eskutik.

Jaialdiak hogeita hamar proposamen baino gehiago programauko ditu berbearen inguruko eztabaidak eta gogoetak zabaltzeko, filosofia edo historia lako esparruetatik hainbat gai jorratzeko, kulturen eta sensibilidadeen arteko loturak, ama-hizkuntzen zeregina, itzulpenaren eta idazketearen arteko hartu-emonak, literatura generoen mugak, Atlantikoaren ertzetako zubiak edo itzultzaileen zeregina.

Gutun Zuria Bilbaok webgune berezi bat dau edizino honetan (gutunzuria.azkunazentroa.eus) eta hor Jaialdiari buruzko informazino guztia, eguneko programazinoa, parte-hartzaileen biografia eta jardueren egutegia ikusgai dago. Horrezaz gan, webgune honetan espazio bat erreserbau ahal izango da Z Espazioaren esparruan proiektuak aurkezteko, ikus-entzunezko kapsuletan jasotako testigantzak jasoteko edo streaming bidez jarraitzeko aste horretan egiten diran zuzenekoak.

Sarrerak

Jaialdirako sarrerak zezeilaren 23tik aurrera erosi daitekez AZ Info-n eta gutunzuria.azkunazentroa.eus webgunean.

Alkarrizketak Auditorioan: 3€ / 2€ AZ txartelagaz.

Afrika Bibang: 10€ / 8€ AZ txartelagaz (sarrera bi erosi daitekez txartel bakarra aurkeztuta)*

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu