'El hombre orquesta' erakusketa proiektua dakar Jesus Pueyok

Bizkaie! 2022-02-22 08:20   Kulturea

Mediateka BBK gunean egongo da.

Zezeilaren 22tik maiatzaren 1era egongo da Bilboko Azkuna Zentroko Mediateka BBK gunean, Jesus Pueyo diziplinarteko artistearen erakusketa-proiektua, bideo multikanaleko instalazino tragikomikoa.

Sinkronizautako hiru bideo eta audio-kanalen bidez, horma baten gainean jarritako eta bertikalean orientautako formatu handiko hiru pantailatan proiektetan dira. Artisteak azaldu dauenez, italiar erara egindako antzerki lez atondutako display honi buruz, egilea hainbat pertsonaiatan banatzen da eta horreek tragikomedia digitala osotzen dabe, horretan inork parte hartu nahi ez badau be. Jesús Pueyok idatzi eta zuzendutako ikus-entzunezko lana egileak berak interpretetan du. Raúl Lomasen laguntzea izan du musika-konposizino eta zuzendaritzan.

A Pertsonaia: Zein da istorioa?

B Pertsonaia: Ez dago istoriorik

C Pertsonaia: Edo istorioa da ez dagoala istoriorik

A Pertsonaia: Argumenturik bako ipuina?

C Pertsonaia: Holako zeozer

Instalazio honi esker artistea Azkuna Zentrora bueltauko da, izan be, 2016an haren filmografia proiektau eben, BIdeOtik-en. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira programearen barruan, zehatz, ibilbidea barrikusi zan, Super-8ko lehen film laburretatik film esperimentaletara, etapa bakotxean erabilitako formak eta formatuek maila kronologikoan markatutako ibilbidea eginez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu