45. Eibarko Antzerki Jardunaldiak, zezeilaren 22tik apirilaren 1era

Bizkaie! 2022-02-22 08:26   Kulturea

El veneno del teatro obreagaz ekingo jako.

Ramón Barea, Mikel Losada eta Irene Hernando | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurreko urtean bezela, kalean egingo dira jarduerak eta gainerakoak, barriz, Coliseo Antzokian. Komedia, dramea, umorea, jantza eta musikako ikuskizunak izango dira aurten, besteak beste, Magallanes y Elcano, Portugal eta A Coruña artean egindako tragikomedia bat edo Lehendakari gaia Txalo Produkzinoak-en eskutik, aurten ikusi ahal izango diran lan garrantzitsuenetako batzuk baino ez dira.

Egitarauari gaur, zezeilaren 22an, ekingo jako El veneno del teatro, Ramón Barea eta Mikel Losadaren arteko barriketaldiagaz. Arratsaldeko 19:00retan hasiko da: Aurkezlea: Irene Hernando.

Antzezlearen ofizioak ez dakar ezer apartekorik. Hori Eibarren armagintzeagaz konparau daiteke. Oso antzekoa da. Prestakuntzearen alderdian, maisu eta ikastun izatearen aldietatik pasau behar izaten zan tailerretan; ofizioaren inguruan ezagutzetan sakontzeko beharra azaldu zanean, Armeria Eskolea sortu zan, antzerki-eskolak sortzen ziran legez; eta, ezagutza hori ikerketa-mailara goratu nahi bazan, orduan, injinirutza-unibersidadeak jarri zituen martxan, goi-mailako antzerki-eskolak abiarazo ziran bezela. Ofizioaren garapenari jagokonez, zenbat eta gehiago praktikau, orduan eta emoitza hobeak lortzen dira.

Halan da be, danok dakigu ez dagoan lekutik ezin dala ezer atara. Behin baino gehiagotan, armagin dirala uste daben benetako baldar traketsakaz batzen gara edo emozinorik transmitiduten ez daben antzezle arritmikoakaz, baina hori bai, kristoren bokazinoagaz; akaso, bokazinoa izan daiteke antzezle-ofizioaren eta beste ofizio batzuen arteko bereizgarria. Berezia izatea egiten deutsona eta batzuetan magikoa. Eta bokazino horri pozoia esaten jako antzerki-lanbidean.

Holako kontuak jorratuko ditue Ramón Bareak eta Mikel Losadak El veneno del teatro izenburupean izango daben barriketaldian. Zelakoa dan maisu-ikastuna, irakasle-ikasle, zuzendari-aktore hartu-emonak, zelan hartzen dan ofizioa zeregin honetan lanbidearen pozoia txertatu ondoren. Horixe da kontua.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Sarrerak

Nahitaezkoa da aldez aurretik hitzordua izatea sarrerak erosteko Coliseo Antzokiko leihatilan. Zezeilaren 2an, 3an, 5ean, 6an eta 7an izan zan horretarako aukerea. Online erosketak, barriz, zezeilaren 5etik aurrera egin ahal izango dira, 10:00etatik aurrera, www.kutxabank.es webgunearen bidez.

Deskontuak

Coliseoaren Laguna txartela dabenek, 5 eurotik gorako prezioetarako: tarifa arrunta, 15 euro (Coliseoaren Laguna txartelagaz 10,50 euro) eta 12 euro (8,50 euro Coliseoaren Laguna txartelagaz).

Coliseoaren Laguna txartela erakutsi beharko da aretoan sartzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu