Chillida Lekun dago Thomas J Price artista britainiarraren 'Reaching Out' (2020)

Bizkaie! 2022-02-21 07:40   Kulturea

Maiatzaren 20ra arte ikusi ahal izango da Chillida Lekun.

Luis Chillida, Eduardo Chillida Fundazinoko burua, Thomas J Price, artistea eta Mireia Massagué, Chillida Lekuko zuzendaria. Erretratua: Mikel Chillida. | Ikusi handiago | Argazki originala

Ia hiru metroko altuerea dauen piezea neska baltz bat da, eskuetan eskuko telefono bati begira dagoala. Pricen lanak persona baltzak irudikatzeko moduari buruz hausnartu daian gonbidatzen dau ikuslea, bai esfera publikoan, bai artearen historiaren testuinguruan daben posizinoari buruz.

Eskulturea brontze urtuz egina dago, mendeetan zehar erabilitako metala, tradizinoz estatusagaz eta botereagaz lotua. Obreak konektibidadearen kontzeptua eta gizabanakoen eta gizartearen arteko hartu-emon konplexuak be adierazoten ditu.

Obra Gonbidatuen programearen edizino barrian dator Thomas J Priceren obrea.

Kontuak kontu, maiatzaren 20ra arte ikusi ahal izango da Chillida Lekun.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu