Kritika soziala eta ironia ugari Kopla Txikien Lehiaketan

Bizkaie! 2022-02-21 08:36   Kulturea

Lehenengo saria Hontzak konparseak eroan dau Es lo que hay kantuari esker.

Giro aparta eta Aratusteetan sartzeko gogoa ugari Kafe Antzokian, Bilboko Aratusteetan, Kopla Txikien VII. Lehiaketan. Koplen letretan kritika soziala eta ironia nabarmendu ziran talde gehienen aldetik: etxebizitza karuak, euskerea eta euskal kulturearen bazterketea, gerrea eta militarismoa...

Epaimahaian, Monica González Bizkaiko Abesbatzen Federazinoko ordezkaria; Asier González, Jai Batzorde Mistoko kidea eta Bilbao Musikako irakaslea; Natxo Montero, jantzari eta koreografoa eta Nagore González aktorea egon dira. Epaimahaiko kideen eretxiz, errebelazino taldea Altxa Porrue izan da, igarten da Eurovisionerako entrenetan ibili dirala. Mauriziaren aireak zituan euskal Tanxungueiras batzuk irudikatu zituen, panderoak jo eta panderoak erakutsi zituenak.

Hontzak konparseak kritikak ezker-eskuin banatu zituan, auzokide salatariak, borboiak, Eusko Jaurlaritzea eta alderdi politiko guztiak. Hontzek urte osoa musika eskola batean emon dabela dirudi, baina, hori bai, gerria pixkat gogortuta eben, epaileen ustez.

Algara konparseak, barriz, euskerea eta euskal kulturea azkenaldion baztertuta, izoztuta egon dirala salatu eta euskerea desizoztu eta kaleetara, plazearen erdira atarateko deia egin eben algarakideek soinean eroiezan mendiko arropak kendu bitartean.

Bateren batek akats potoloren bat egin ezkero erabilteko, baina ez eben erabili.

Arrana, barriz, gauza harrigarriren bat jazo ezkero joteko eta jo be jo ondo jo eben, Altxa Porrueri, hain zuzen be, publikoari porruak bota eutsezanean.

Animazinoa eta mozorroari sari bereziak be egon ziran: Sin Kuartelek mozorro onenari saria irabazi eban eta Algarak animazinoarena.

Hiru sari orokorrak ondokoak izan ziran:

1. saria: 99,5 puntu hartuta, Hontzak konparsea, Es lo que hay kantuari esker.

2. saria: 99 puntu, Altxa Porrue konparsea, Altxaporrueira kantuari esker.

3. saria: 85 puntu, Algara konparsea, Euskal Herria izoztuta kantuari esker.

X. Pontxe eta Torrada Lehiaketea


Urte bateko etenaren ondoren, Aratusteetako Pontxe eta Torrada lehiaketan 100 bat parte-hartzaile batu da Plaza Barrian, gozogile, tabernari, konparsa zein banakoen artean. Bilbotarrek erakutsi dabe parebakoak dirala errezeta tradizional horreek kozinetan, inoiz baino maila altuagoa ekarri baitabe. Epaimahaian parte hartu dabe Farolinek, sukaldariek eta Bilboko Konparsen lantalde gastronomikoko kideek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu