'Emakumeak abstrakziogile' erakusketea ikusteko azken egunak Bilbon
2022-02-18 09:18 KultureaErakusketea zezeilaren 27an zarratuko da.
Igazko urritik egon da Bilboko Guggenheim Museoan BBVA Fundazinoaren babesari esker.
Atontzaileek emondako datuak esanguratsuak dira, izan be, 170.000 personatik gora hurreratu dira erakusketea ikusten; abstrakzinoaren historiaren ikuspegi barria eskaintzea da asmoa, jokera horren hasieratik 1980ko hamarkadara, arte plastikoak, jantzak, erretratugintzea, zinemagintzea eta dekorazino-arteak landu zituen ehun emakume baino gehiagoren lanen bitartez eta kronologiaren araberako analisi bati jarraituz.
Erakusketea amaitu, artelanak kendu eta hurrengo erakusketarako muntaketa-lanak hasiko dira, izan be, apiriliaren 8an zabalduko da bigarren pisuko erakusketa barria: Motion. Autos, Art, Architecture, hain zuzen be, apirilaren 8tik irailaren 18ra zabalik.
Guggenheim Bilbao Museoa, Norman Foster Foundation-egaz alkarlanean, automobilak joan dan mendeko artearen eta diseinuaren historian izan eban garrantzia aztertu eta erakutsiko da Motion. Autos, Art, Architecture izeneko erakustaldian, Museoaren bigarren pisu osoa hartuko dau eta arkitekto britainiarra izango dau komisario. Gitxitan ikusitako 38 automobil enblematiko izango dira bertan, baita beste 300 pieza be: artista handien pinturak eta eskulturak, erretratuak eta ikus-entzunezko dokumentuak, zirriborro-koadernoak eta azken mendeko entzute handieneko arkitekto eta diseinatzaileetako batzuen maketak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!