Gernikako Arbolearen oinordekoa suztarrak botaten hasi da Zallan
2022-02-18 08:02 KultureaZallako San Pedro Zarikete Baseleizearen ondoan dago.
1912tik, Zallako San Pedro Zarikete baseleizeak Gernikako Arbolearen oinordekoa izan dau eta bizialdia amaitu ostean, Zallako Udalak beste oinordeko bat landatzeko eskatu eutsan Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeari, leinu horren printzipioak eta balioak indartzeko. Lehenengo landaketa haretatik 110 urtera, Enkarterriko leku ezagun horretan errepetidu da ekitaldia, Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko burua eta Juanra Urkijo Etxeguren Zallako alkatea bertan zirala.
Orain landatutako 11 urteko haretx gazteak 3 metroko altuerea dau eta bost kontinenteetan suztarrak bota dituan 400 ale baino gehiagori batzen jake, horreetako heren bat Bizkaian, Foru parlamentuko erregistro ofizialak jasoten dauenez. Bizkaiko Legebiltzarreko burua pozik agertu da ehun urte baino gehiagoko Gernikako Arbolearen leinuak Lurralde Historikoaren geografiaren puntu horretan bere printzipio eta balio demokratikoen eragina zabaltzen jarraitzen dauelako, izan be, Zalla Gernikako bonbardaketeari aurre egin eutson zugatxaren ondorengo bat izan eban lehenengo udalerrietakoa izan zan eta horregaitik dauka hain balio handia herri honetan.
San Pedro Zarikete baseleizeak bizirik dagoan Gernikako Arbolaren beste oinordeko bat babestuko dau, euskaldunen eskubide historikoen, askatasunen eta bakerako pasinoaren sinbolorik unibersalena dan haretx zaharra mende bat baino gehiagoz tenplu erlijiosoari gerizpea emon eta jai, ospakizun eta erromeria ugariren lekuko izan ostean. Batzar Nagusiak erakundeko buruak, landatu barri dan alea Gernikako Arbolearen ondorengoa dala egiaztetan dauen benetakotasun-ziurtagiria Zallako alkateari emon aurretik gauza bat opatu dau, oinordekoak suztar sendoak bota eta sendo iraun daiala, negu gogorrak izan arren, haretx indartsu bihurtu daiten, baseleiza eder honetara hurreratzen diran guztiei gerizpea eta babesa emoteko.
Juanra Urkijo Etxeguren Zallako alkatearen berbetan, gaur hemen, zallarren belaunaldi guztiak gagoz ordeztuta, zugatx zaharra hazten ikusi ebenak eta datozan urteetan zugatx barria jagongo dabenak, arboleak ordezten dituan balioak jagon eta indartuz. Zugatx barri horri esker, gazteek historia ezagutu eta belaunaldien artean tradizinoak aurrera egiten jarraituko dau.
Haretx gaztea landatzeko ekitaldiak komunidadeko ordezkari askoren arretea bereganatu dau, izan be, Zallako alkateaz eta udalbatzako hainbat kidez gan, udalerriko erretirauen hiru alkarteetako kideak be batu ditu.
Zugatxaren ondoan plaka bat jarri da, kimu bakotxari urteetan lagundtzen deutson inskripzinoagaz (euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez):
Gernikako Haretxaren leinukoa.
Euskal Herriaren askatasunen
eta bake gogoaren ikurra.
1937an, herritar zibilen aurka munduan
berariaz egindako lehen bonbardaketa
jasan eban Gernikak. Pablo Picassok horren
gomutaz egin eban “Guernica” artelana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!