Artium Museoak '101. ondare publikoa eraikiz' aurkeztu dau
2022-02-17 12:55 KultureaGure Artea gordailuko artelanen erakusketea da.
Artium Museoak, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, 101. Ondare publikoa eraikiz erakusketea aurkeztu dau (A4 aretoa, 2022ko apirilaren 24ra arte). Aurkezpenean izan dira Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzearen bozeroailea, Ramiro Gozalez Arabako Diputadu Nagusia eta Artium Fundazinoaren presidentea, Beatriz Herráez Artium Museoko zuzendaria eta Enrique Martínez Goikoetxea erakusketearen komisarioa.
Erakusketearen izenburuko zenbakiak Eusko Jaurlaritzearen jaubetzakoak diran funtsetatik Artium Museoa Bilduman 2021era arte sartutako artelanen kopurua dau aitagai, gehienak 1982 eta 1995 aldiko Gure Artea sariei lotutakoak. Kultur barrikuntzea eta aldarrikapen soziala bat datozen momentu konprometidu eta definizino-egarri baten isla diran hogei bat pieza batu dira erakusketara. Enrique Martínez Goikoetxeak egin dau komisariotza lana.
1982 eta 1995 arteko edizinoetan 96 sari emon ziran, diziplinen arabera atonduta —pinturea eta eskulturea lehen edizinoan, horreei grabatua gehitu jaken bigarren deialdian eta erretratua 1989. urtetik aurrera—. Hurreko publikoari zuzendutako erakusketetako lanak ziren, sasoi bateko egiteko moduen kartografiak eta, ondoren, euskal administrazinoaren funtsen parte izatera pasetan ziran.
Gure Artea Sariek 40 urte bete ditue 2022an sortu ziranetik. Gaur egun dauen sari hirukotxaren —artista bati, kudeaketeari eta ibilbideari— formatura heltzeko bidean, hainbat aldaketa izan ditu, baina, duda barik, ikusgarritasuna emoteko espazio berezi bat sortzeko balio izan dau eta bertan bat egin dabe Euskal Herriko artearen esparruan piztutako eztabaiden barri emon izan daben hizkuntza eta proposamenek.
101, gainera, pauso garrantzitsua da ondarea eta oraintsuko historia konserbetako eta aztertzeko. Kultura-barrikuntzea eta gizarte-aldarrikapena bat etozen aldi batena, borondate politikoak oinarrizko eragile lez ikusten zituan artistak, danona danaren iruditeria barri bat eregiteko.
101ek museoaren lan-arlo nagusi batzuk nabarmentzen ditu, ondare publiko garaikidea konserbetako, ikertzeko eta zabaltzeko eginkizunei lehentasuna emoten deutsenak, hain zuzen be. Ia 2.500 artelan dagoz Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren ondare funtsean eta 101 artelan horreek sartzea urrats barri bat da oraina aztertzen eta hausnartzen laguntzeko zereginean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!