XIX Laburbira zezeilaren 25etik apirilaren 4ra egingo da

Bizkaie! 2022-02-17 11:09   Zinemea

29 herritara helduko da.

Zezeilaren 25ean hasiko dau ibilbidea 2022ko Laburbira film laburren zirkuitoak, Areatzan eta Lantaronen amaituko da, apirilaren 4ean. Danetara, 29 herritan ikusi ahal izango da 9 filmez osotutako bildumea. Eduki zein estiloz aniztasun handiko bildumea izango da:

- Iban del Campo arrasatearraren Serendipia.

- Iazko Kameratoia rallyko lan irabazlea: Itasoaren mugimendua.

- Paula Iglesiasen Lanbroa.

- Falta zaizuna (Jose Luis Lopez).

- Hurrengo geltokia (Naia Aizpurua).

- Rewing (Amaia San Sebastian).

- Turnoka (Aitor Alberdi).

- Subandilla (Josu Martinez).

- Itsaso (Sergio Martinez).

Euskal zinemagintzearen erakusgarri aparta da Laburbira, 2021 urtean zehar produzidutako film-labur adierazgarrienak ezagutu eta gozetako aukerea eskaintzen deutselako herritarrei. Urtero lez, gainera, aurten be zuzendariakaz berba egiteko aukerea izango da. Laburbira zirkuitoa Euskaltzaleen Topaguneak atontzen dau, ikus-entzunezkoen sorkuntzea hauspotzeko bultzatzen dituan beste hainbat egitasmogaz batera: Benito Ansola Saria, Durangoko Azokako Irudienea gunea, DemaSA lehiaketea eta Kameratoia.

XIX. edizinoa beteko dau 2022an Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak eta urtez urte sendotzen doa egitasmoa. Horren erakusgarri, aurten aurkeztutako lan kopurua: 19 lan aurkeztu dira Laburbirara eta horreetatik, 9 film hautatu dira herriz herri ikusi daitezan. Aukeraketa prozesu hau lurraldetasuna, genero bardintasuna eta lanen mailea kontutan hartuz egin da, 80 minututako film-labur bilduma ikusgarria ooatu eta ikusleei ahalik eta emonaldi aberasgarriena eskaintzeko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu