Urtean birritan zeharkatzen ditu eguzkiak Anbotoren begiak

Bizkaie! 2022-02-17 08:52   Kulturea

Fenomeno astronomikoari buruzko berbaldia eta behaketea martiaren 6an.

2020ko Astola urtekarian (14. zenbakia) Arrazolan jazoten dan fenomeno astronomiko bati buruzko ikerketa lana argitaratu eben. Jorge Hernandez ikerlariak egindako lanean nabarmentzen danez, eguzkiak, urtean birritan, Anbotoren begiak zeharkatzen ditu (Bentanetan eta Azkilar) eta Arrazolako San Roke ermitea argitzen dau. Zergaitik? Zelan? Noiz?

Galdera horreek argituko ditu Jorge Hernandezek berak, martiaren 6an, 13:00ean egingo dan berbaldian. Eta gero, eguraldiak laguntzen badau, arratsaldean, 16:00etan, 2022ko lehenengo behaketea egingo da: eguzkiak Azkilar begia zeharkatzen ikusteko aukerea, hain zuzen be.  Martiaren 6an jazoko da lehenengoz, 2022a baina beste lau bider be izango da.

Atxondoko Udalaren babesari esker, ikerketa lana egin eban Jorge Hernandez  astronomo eta EHUko ikerlariak.

Berbaldia gaztelaniaz izango da eta, luze-labur, ordubete inguru iraungo dau.

Izena emotea doban da baina, gura dabenek betaurrekoak eta Astola urtekariaren ale bat 5 euroan eskuratzeko aukerea izango dabe: gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora idatzi edota 946848066 telefono zenbakira deitu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu