'Martutene', bagileko Bilbo Zaharra Forumean

Bizkaie! 2022-02-16 12:13   Kulturea

Berbaldiak be iragarri ditue zezeilaren 21, 22 eta 23rako.

Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobeleak 10 urte beteko ditu aurten eta efemeridea aprobetxauta, bagilean egitekoa dan Bilbo Zaharra Forumeko irakurraldi publikoan, Martutene liburua izango da protagonista.

Edozelan be, Bilbo Zaharra euskaltegiak sei berbaldi atondu ditu bagilaren 21, 22 eta 23rako. Euskaltzaindiaren egoitza izango dira, arratsaldeko 19:00retan hasita:

Astelehenean, 21ean, Pedro Alberdik Fikzinoaren hitzarmenak izenburukoa eskainiko dau eta ondoren, Markos Zapiainek Traumea etas transmisinoa izenburukoa.

Martitzenean, 22an, Mariasun Landak Irakurketea eta ebokazinoa izenburuko berbaldia emongo dau; ondoren, Juajo Olasagarrek Martutene: irakurketa bat izenburukoa.

Eguaztenean, zezeilaren 23an, Itxaro Bordaren Eta emazteak zer? eta Iban Zalduaren Martutene: Esperimentu bat fikzinoagaz berbaldiak izango dira.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu