‘La pasajera’ filmaren aurrestreinaldia eskainiko dabe Bilbon

Bizkaie! 2022-02-15 11:51   Zinemea

Hilaren 17an, 20:00etan, Gólem - Alondiga zinema-aretoan izango da.

Sartzea doban da, leku-kopurua bete arte eta gonbidapenak egun berean hartu ahal izango dira, 16:30etik aurrera.

Fant Jaialdia maiatzaren 6tik 14ra izango da.

Bilboko Udalak atontzen dauen Zinemaldiak – Fant-ek 28. edizinoa dakar eta aperitibo legez, La Pasajera filma aurreestreinauko dau eguenean, hilaren 17an, 20:00etan, Gólem - Alondiga zinema-aretoan.

Saio honetan parte hartzeko gonbita beharko da. Gonbitak egun berean jaso ahal izango dira, 16:30etik aurrera, Golem – Alondigako txarteldegietan.

Fernando Gonzálezek eta Raúl Cerezok zuzendutako film honetan, furgoneta partekatu batean, gizon bat eta hiru emakume doaz eta bigarren mailako errepide batean iluntasunean dabilen turista bat atrapauko dau. Ibilgailura igon eta hur dagoan ospitalera eroan ondoren, furgoneta zaharreko bidaiariak portaera bitxia dauela ikusten hasi dira.

Film honi buruz, Mondosonoro edo La Vanguardia lako komunikabideek esan daber, Alex de la Iglesia onena gogorarazoten dauela, edo kurbako neskatoaren mitoaren estralurtar barrirakurketa bat dala.

La pasajera

Jatorrizko titulua: La pasajera

Iraupena: 90 min.

Zuzendaritzea: Fernando González, Raúl Cerezo.

Banaketea: Ramiro Blas, Cecilia Suárez, Paula Gallego, Cristina Alcázar (Herrialdea: Espainia).

Kalifikazioa: ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu