Cabello/Carceller-en 'Una voz para Erauso. Epilogo para un tiempo trans' erakusketea Bilbon
2022-02-14 12:55 KultureaMartiaren 10etik irailaren 25era arte egongo da zabalik.
Paul B. Preciado filosofo eta arte-komisarioa da proiektuaren komisarioa eta Azkuna Zentroko erakusketa-aretoan egongo da ikusgai martiaren 10etik irailaren 25era arte.
Helena Cabello (Paris, 1963) eta Ana Carceller (Madril, 1964) artistek osotutako Cabello/Carceller kolektiboak Erausoren beste erretratu bat egin dau proiektu artistiko honetarako. Diziplina arteko lanaren bidez, Cabello/Carceller-ek instalazinoa, performancea, fikzinoko kontakizuna eta bideoa erabilten ditu, praktika bisualetako irudikapen-modu hegemonikoei buruz galderak egiteko eta alternatiba kritikoak proponiduteko.
Erakusketa-proiektuaz gan, jardueren programa publikoa, erakusketearen katalogoa eta bigarren hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako bisita-tailerren hezkuntza-programea barrubatzen dira.
Azkuna Zentroak, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Una voz para Erauso. Epílogo para un tiempo trans produkzinoa amaitu dau. Cabello/Carceller (Helena Cabello eta Ana Cerceller) kolektiboa artistikoaren lana da, Paul B. Preciado komisarioa dalarik.
Artistek topautako erretratu liluragarri eta ezohiko bat da proiektuaren abiaburua: Juan van der Hamen-ek Espainiako itsas armadako alferez lez jantzitako Katalina Erausori 1626an egin eutsona, gaur egun Kutxa bildumakoa dana. Erauso 1592an jaio zan Donostian, emakumezko sexua esleitu eta Katalina izena emon eutsen. Haren autobiografiari esker, hor, gizon jantzita komentutik iges egin eban neska gazte baten abenturak kontau baitzituan, gero soldadu eta merkatari modura Espainiako inperioak Txiletik Mexikora kolonizautako lurretan ibili zanarenak (besteak beste, Francisco Loyola, Juan Arriola, Alonso Díaz Ramírez de Guzmán eta Antonio Erauso izenak hartuta).
Erakusketaren komisario Paul B. Preciadok nabarmendu dauenez, gizon jantzitako Erausoren erretratua arte errenazentistearen historiako lehen erretratu trabestitzat hartu daiteke, nahiz eta kontzeptu hori anakronikoa izan, XVIII. mendera arte ez baita existiduten.
Erakusketea erretratuen galeria analogiko-digitala da eta hor Erausok Cabello/Carceller-en aurreko lanaren beste irudikapen batzuekaz bat egiten dau, besteak beste, ondoko lanakaz Autorretrato como fuente, 2001ekoa, Archivo: Drag Modelos (2007 – prozesuan), Movimientos para una manifestación en solitario (2021) eta Lost in Translation_un poema performativo (2016).
Cabello / Carceller
Laurogeita hamarreko hamarkadearen hasieran hasi ziran alkarlanean, praktika bisualetan generoa eregiteko modu hegemonikoez galdekatzeko asmoz eta queer jarreretatik alternatiba kritikoak proponiduta. Proiektu artistikoak buztartzen ditue ikerketeagaz, idazketeagaz, komisariotzeagaz eta erakaskuntzeagaz. 2015ean beren lana aukeratu zuten Veneziako 56. Bienaleko Espainiako Pabiloirako.
Paul B. Preciado
Filosofoa, arte-komisarioa eta idazlea da. Ezaguna da nazinoartean gorputzaren, generoaren eta sexualidadearen politikei buruz egin dauen lanagaitik. Fullbright bekea jaso eban; ikasketei jagokenez, filosofia eta Generoaren Teoria ikasi zituan New Yorkeko New School for Social Research-en eta, bertan, Jacques Derrida-ren eta Agnès Heller-en ikaslea izan zan; gero, Princeton University-n Arkitekturearen Teorian dokorau zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!