'Maixabel' filmak hiru Goya irabazi ditu
2022-02-14 07:50 ZinemeaEmakume aktore onenaren Goya saria irabazi dau Blanca Portillok.
Maria Cerezuela aktore gasteiztarrak eta Urko Olazabal aktore bilbotarrak Goya sariak irabazi ditue: Maixabel filman Maixabel Lasaren alabearen papelean egindako lanagaitik irabazi dau Cerezuelak emakumeko aktore barri onenaren saria eta film horretan ETAko kide baten papelean egindako lanagaitik jaso dau Olazabalek bigarren mailako gizonezko aktore onenarena.
Kike de la Rica bilbotarrak, barriz, erretratu zuzendari onenaren Goya irabazi dau Mediterraneo filman egindako lanagaitik eta Jorge Guerricaechevarriak egokitutako gidoi onenarena.
Cerezuelak pelikulako protagonista nagusiaren inspirazino dan Maixabel Lasarentzat izan ditu lehenengo esker oneko berbak, ETAk hildako Juan Mari Jaureguiren alargunarentzat, hain zuzen be: Aingeru bat zara eta asko zor deutsu mundu guztiak. Cerezuelak esan dau Iciar Bollainek zuzendutako pelikulea oso beharrezkoa dala eta eskerrak emon deutsee produktore, senide eta lagunei, lankideei eta zuzendariari.
Urko Olazabalek ondokoa esan dau Maixabel Lasak bere bizitzan egiten dauena aparta da eta pelikula bat egin da nor garen eta bizitza bera hobeto ulertzeko.
2022ko saridunak
El buen patron filmak sei Goya irabazi ditu: Javier Bardemek aktore onenaren eroan dau, Fernando Leon de Aranoak zuzendari onenarena, film onenarena, gidoirik onena, muntaketa onena eta musika onenarena irabazi ditu.
Las leyes de la frontera filmak 5 Goya irabazi ditu.
Mediterráneo filmak hiru.
Mamá-k film labur dokumental onenaren saria irabazi dau.
Quién lo impide izan da dokumental onena.
José Sacristánek Ohorezko Goya irabazi dau.
Azken buruan, Cate Blanchett-ek I. Goya Internazionala irabazi dau, Pedro Almodóvar eta Penélope Cruzen eskutik
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!