‘Deustualdeko Klow Jaialdia' zezeilaren 17tik martiaren 4ra
2022-02-11 11:00 KultureaUmorea txiki zein handientzat, Dustun, San Inazion eta Ibarrekolandan.
Jaialdi barri honi esker, ibilbide artistiko handia eta lehen mailako proposamenak dituen euskal enpresen aldeko apustua egin dau Bilboko Udalak.
Deustualdeko Klown Jaialdiak klown-a edade guztietako pertsonei hurreratzea dau helburu. Euskadin tradizino handiko diziplinea da hau, konpainia askok egiten dabelako lan eszenikoa umorea eta jai giroa ardatz hartuta. Ez da umeen kontua, modu interesgarrian, barreak gazte eta helduei helarazoten deutsez azaldu dabe Bilboko Udaleko kultura-arloko ordezkariek.
Jarduera barri honek programazinoaren protagonista izango ditu ibilbide artistiko zabala eta lehen mailako proposamenak dituen konpainiak, izan be, hor izango da Maite Guevara eta bere proposamena ¡Ahora! (zezeilak 17); Virginia Imaz, Euskal Herriko klown emakumeen aitzindarietako bat dana eta 2017an bere ibilbideari Emakunde Saria jaso ebana, Molestias Clónicas proposamengaz parte hartuko dauena (zezeilak 24) eta Gabe, berak zuzentzen dauen Oihulari Klown konpainiaren proposamena (martiak 4). Ziklo barri honetan, Badut taldea be egongo da ZirriBorro lanagaz (zezeilak 18) eta Monda Lironda pailazo bikote bizkaitarra Detektibeak ikuskizunagaz (zezeilak 25).
Lehenengo edizio honetan, programazinoa 0 kilometro agenteen proiektuakaz beteteaz gan, Cia Lolita Corina konpainia kataluniarrak be parte hartuko dau martiaren 3an, Deustuko Udaltegian, Las gallegas obreagaz.
Ziklo hau dobakoa da lekuak bete arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!