XXIII. Miguel de Unamuno Saiakera Sariketearen deialdia egin dabe
2022-02-11 10:24 KultureaLanak jasoteko epea zezeilaren 15ean hasiko da eta apirilaren 30ean amaitu.
Bilboko Udalak Miguel de Unamuno Saiakera Sariketearen beste edizino baterako deialdia egin dau. Sariaren lehen edizinoa 1999. urtean egin eben Bilboko idazle, pentsalari eta filosofoa omentzeko eta 2022an 23. edizinoa izango da.
XXIII. edizio honetan, modalidade bi atondu ditue, gaztelaniazkoa eta euskerazkoa eta biek 6.000 euroko saria izango dabe, baita saritutako lanak argitaratzea be.
Parte hartzea, euren lana Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten daben edozein nazionalidadetako saiakeragileentzat dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu bakoak eta aurretiaz saririk jaso bakoak izango dira eta 100 folioko luzerea izango dabe gitxienez (DIN A-4 formatuan normalizauta, Times New Roman-en idatzia edo baliokidean, 12 letrearen neurria), 1,5 espaziotan idatzita.
Miguel de Unamuno Saiakera Sariketearen XXII. edizinoan parte hartzen daben saiakeragileek euren lanak formatu digitalean bialdu beharko ditue Udalaren webgunearen bidez, www.bilbao.eus/premiounamuno eta www.bilbao.eus/unamunosaria helbideetan. Webgune horreetan konsultau ahal izango dira bai oinarri osoak bai izena emoteko formularioa be.
XXII. Miguel de Unamuno Saiakera Sariketea
Igaz, gaztelaniaz, Jorge Fernandezen Espectropías saiakerea izan zan irabazlea. Euskeraz, barriz, Oskar Gazteluk irabazi eban Heriotzari aurrez aurre begira lanari esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!