'Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak' Bilbon
2022-02-11 07:50 Kulturea2022ko zezeilaren 11tik maiatzaren 22ra.
XX. mendeko lehenengo hamarkadan fauvismoa eta kubismoa sortu ziranean mobimentu hareetako artistek erakutsi eben askatasun-adierazpen ausartak goitik behera aldatu eban erretratuak, paisaiak eta natura hilak irudikatzeko modu tradizionala. Askatasun hori eskandaluzkoa izan zan.
Giro horretan, Paris Topagune izeneko aretoak gerra arteko urteetan Parisko arte-eszena barria loratzen indartsu ibili zan eta margolari eta eskultore figuratiboak batu zituan.
Askatasuna ez eze, irrazionala eta iraultzailea zan dana sustatzen eban surrealismoak. Sorkuntza artistikoaren esparru guztietan izan ebann eragina eta prozedura tekniko eta artistiko barritzaileak ekarri zituan.
Kontuak kontu, Parisko Musée d’Art Moderne (MAM) eta Guggenheim Bilbao museoek Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak erakusketea atondu dabe, BBVA Fundazinoak babestutakoa. Oinarrizko hainbat artistaren 70 maisulan inguruko aukeraketa bat da eta MAMen bildumako historia irudikatzen dau XX. mendearen hasieran Parisen sortutako abangoardia-mobimentuen ikuspegi panoramikoa eskaintzeko asmoz.
MAM museoa 1937ko Exposition internationale historikoaren haritik eregi eben, Paris uriaren arte moderno eta garaikideko funtsak batzeko helburuari eutsiz. Funts horreek handituz joan ziran hurrengo urteetan, Parisko arte eszenako artista ospetsuenen lanak erosi baitzituen. Halan da be, 1961era arte MAM ez zan museo bilakatu. Mezenasek oinarrizko zeregina izan ebelako proiektuaren garapenean, batez be Maurice Girardin doktoreak, izan be, 1953an museoari egin eutson dohaintza bilakatu ziran artista fauvista eta kubisten lanak, baita Parisko Eskolako ordezkarienak batzen dituan maisu modernoen bildumako muina be.
Komisarioak: Fabrice Hergott, Parisko Musée d’Art Moderneko zuzendaria, Parisko Musée d’Art Moderneko arte-arduradun Hélène Leroygaz eta Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduradun Geaninne Gutiérrez-Guimarãesegaz alkarlanean
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!