Punta Begoña Fundazinoko Patronatuaren bisitea galerietara
2022-02-10 09:49 KultureaGaleriak itsaslabarrean josteko eta segurtatzeko lanak ikusi ditue.
Punta Begoña Fundazinoko Patronatuko hainbat ordezkarik eta Fundazinoko presidentea dan Amaia Agirre Getxoko alkateak galeriak bisitau ditue, monumentua berreskuratzeko eta gizartean erabilteko egiten dabizen lanen aurrerapena in situ ezagutzeko.
María Peraita Fundazinoko zuzendariak hurrengo esku-hartzeak azaldu deutsee: egiturea irazi eta indartzea, materialak eta dekorazinoak zaharbarritzea, fatxadea edertzea eta herritarrek erabilteko eta gozetako espazioak berreskuratzea eta egokitzea.
Bisitariak galeriak itsaslabarrean josteko eta segurtatzeko lanak ikusten geratu dira. Esku-hartze konplexua eta ikusgarria da, monumentuaren ainguratzea konpondu eta sendotu behar baita azal malkartsu eta bihurgunetsu batera, neurri handi batean artisau-teknika baten bidez.
Gainera Galeriak eregi ziraneko mendeurrenean, bisitea galerien eraikuntzearen historiari errepasoa eginez amaitu da.
Amaieran, Fundazinoko zuzendariak patronatuko ordezkariek egindako galderei erantzun deutsee.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!