Komunikazino Balore Barrien Saria Ane Irazabalek irabazi dau

Bizkaie! 2022-02-10 08:13   Kulturea



Alejandro Echevarría Busquet-ek berak zuzentzen dauen Fundazinoak komunikazio sariak emon ditu ondoko kategoriatan: Enpresa Gardentasuna, Komunikazino Barriak eta Ibilbide Profesionala.

Oraintsu sortu zan Alejandro Echevarría Fundazinoa komunikazino alorreko enpresaburu ezaguna dan Alejandro Echevarría Busquet ezagunaren beraren ekimen eta borondatez. Plataforma independente, profesional eta integratzaile honek, urteroko hitzordua izango danaren lehenengo edizinoa izan da hau.

Fundazinoko buru Alejandro Echevarría Busquetek informazino sinisgarri eta egiaztatuak gaurko gizartean dauen garrantzia nabarmendu nahi izan dau. Testuinguru horretan, inaugurazino-ekitaldian, Echevarriak desinformazinoa beste pandemia handi bat dala eta bizi garen munduan, gatx horren kontrako txerto bakarra komunikabideak dira adierazo dau.

Saridunak

Enpresa gardentasuna edozein enpresa edo erakundek irauteko eta garatzeko beharrezko dauen  oinarrizko balioa da. Hori da Alejandro Echevarría Fundazinoak saritu nahi dauena, oinarrizko printzipio gardenak dituan enpresea. Horregatik, Juan Carlos Escotet Abancako lehendakariaren eskutik, aurten CIE Automotive enpresearen lana autortu dau Fundazinoak, Antón Pradera presidenteak saria jaso dauelarik.

Agertoki aldakor honetan, frogatuta geratu da gazteak lanbidearen aldaketearen etorkizuna dirala eta horregaitik saritu dau Fundazinoak Ane Irazabal gizarte-kazetaritzearen zorroztasunagaitik, lortu dauen inpaktuagaitik eta informazinoa emoterakoan erakutsi dauen ausardia eta konpromisoagaitik.

Ane Irazabal euskal kazetaria da eta freelance dabil Hurreko Ekialdean. Arabiar udabarriaren ondorengotzea ezagutu ditu Libanon, Egipton, Jordanian eta Libian eta Afrikako eta Europako errefuxiatuen migrazinoak jarraitu ditu.

Alejandro Echevarría Fundazioaren oinarrizko zutabeetako bat kazetaritza zorrotza, egiazkoa eta zintzoaren alde egitea da. Horregaitik, haren ibilbideagaitik, aurtengo saria Iñaki Gabilondo kazetari ezagunari emon jako. Haren ibilbide bikainari esker, eten barik egon da audientzien lidnuruask berak emon deutso saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu