Mikel Santiago, Ibon Martin eta Alicia San Juan protagonista Bilbon

Bizkaie! 2022-02-09 09:44   Kulturea

Eztabaidak Literatureagaz zikloak thrillerra izango dau ardatz.

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak zezeilaren 15ean, Eztabaidak Literatureagaz zikloaren beste saio bat izango da Mikel Santiago, Ibon Martín eta Alicia San Juanen eskutik. Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta bertan hurrengo gaiak jorratuko dira: generoan maila poltikoan zuzena dana inponidu ete daben, serieko hiltzailearen figurea zaharkitua ete dagoan eta distopia momentuko gaia ete dan.

Mikel Santiago

Ordenagailu artean ez dagoanean, idazten eta gitarrea joten ibilten da bere blues-rock bandeagaz. Tremore Beach-eko azken gaua dan bere lehenengo lan literarioa fenómeno bihurtu da argitaratu baino lehenago eta Stephen King, Joël Dicker eta John Connolly intrigako eleberriaren maisu diramakaz konparau dabe.

Ibon Martin

Izenik gabeko harana eleberriagaz ekin eutson ibilbide literarioari. Ondoren, Iratiko Oihanaren inguruko mito eta elezaharretan girotatutako lau liburuz osotutako serie bat argitaratu eban: Isiltadunaren itsasargia, Itzalen fabrika, Azken akelarrea eta Gatzezko kaiola.

Alicia San Juan

Kazetaritzan litzentziaduna, karrerearen zati bat irratian eta telebistan egin eban Radio Euskadin eta bertan kultura arloko programak, magazinak eta tarteak egin eta editetan ditu. Chico y Chica musika taldeko kidea da.

Bidebarrieta Kulturgunea Kulturgunea kultureari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kulturea, literaturea eta zientzia jorratzea eta sustatzea dau helburu.

Sartzea doban eta librea da leku guztiak bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu