Norai Bilbaok jaso dau Gabonetako ikuskizunakaz batutako dirua
2022-02-09 08:30 Kulturea9.446,08 euro, hain zuzen be.
Norai Bilbao-k Etorkizuna Musikatan proiektuaren bidez eta orkestra-musikea erabiliz jatorri bateko eta besteko umeen garapen personala bilatzen dau. Olentzero eta Mari Domingiren eta Errege Magoen Gabonetako ikuskizunetara sartzeko saldutako sarreren dirua da jaso dabena.
Bilboko Udal taldeak aukera hau erabali dau alkarteagaz lan-bilera bat egiteko eta hobeto ezagutzeko ze proiektu dabizen atontzen Bilbo Kulturarteko Uria III. Planeko ekintzen inguruan.
Batutako dirua emoteko ekitaldian izan dira Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko zinegotzia eta Bilboko Norai alkarteko ordezkariak.
Norai Bilbao erakunde sozial eta hezkuntza arloko bat da, musikea erabilten dauena kohesinorako eta gizarte-eraldaketarako elementutzat, edade txikikoei eta euren familiei, auzoari eta uri osoari esperientzia propio bat eskaintzen deutsena, kulturartekotasuna ezagutu eta interakzino positiboan erabiliz aberastasuna sortzen dalako.
Norai Bilbao-k eta venezuelar musikarien talde batek (Venezuelako umeen eta gaztetxoen abesbatza eta orkestra-sisteman formautako musikariak) jarri eben martxan proiektua eta ekimen horren bidez musika eskolak eskaintzen deutsee bertoko eta atzerriko ume eta nerabeei, auzoko erreferentziazko zentroetan eskolaratuta dagozanei (Mujika HLI eta Miribilla HLI), umeen eta gaztetxoen orkestra sinfoniko bat sortzeko asmoagaz eta orkestra horretan hemengo eta munduko beste leku batzuetako musika-tradizinoei eta konposizinoei balioa emoteko.
Alkarren arteko proiektuak
Udal taldeak adierazo dauenez, eskolatik kanpoko jarduerak oso eragin handia dabe umeek hazitakoan dibersidadea ikusteko izango daben moduan, ahalmen argia aurreretxiak eta estereotipoak indartzeko orduan.
Bilboko Udaleko Lankidetza eta Bizikidetza Sailak azaldu dauenez, Udalaren III. Planaren helburuetako bat da kulturearen, kirolaren, artearen eta aisialdiaren arloko programazinoa erabiltea kulturen arteko bizikidetzarako eta horretarako, kulturartekotasunezko ekitaldiak bideratzen dituen ekintzak behar dira uriko kultura, arte eta kirol agendan, Norai Bilbaok proponiduten dituanak bezelakoak.
Gabonetako ikuskizunak
Arriaga Antzokian eta Bilbao Arenan egindako ikuskizunetarako sarreren salmenteagaz batutako dirua entregau jako erakundeari; sarrera bakotxa euro bian saldu zan. Udalak erabagi eban ez zala izango ekitaldi jentetsurik Gabonetan, Olentzeroren Kalejirea edo Erregenetako Kabalgatea eta, esangura horretan, bigarren urtean be, ordezko ekitaldiak programau behar izan zituan eta erantzun bikaina ikusita, esan daiteke bete dabela Gabonetako magia eta poza Bilboko umeei helarazoteko helburua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!