Erretratuak Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako gorabeherak erakusteko
2022-02-08 13:39 KultureaBegoña Elexpe erretratugilea da lanaren egilea.
Bilboko Udalak Begirada bi-Dos miradas, BilboZaharra, San Frantzisko, Zabala-Bilbao La Vieja, San 2000-2020 izeneko liburua aurkeztu dau, aitatu auzoetako antxinako eta gaurko erretratuak batzen dituana. Begoña Elexpe erretratugilea da lanaren egilea; liburuan, Bizkaiko uriburuak izan dauen eboluzinoa eta eraldaketea ikusi daitekez.
Asmoa da auzo horreek erakustea, zelan egozan lehen eta zelan gero eta, horretarako, Udalak liburu hau argitaratu dau, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak orain dala 20 urte eta orain zelan dagozan alderatzen dituen erretratuakaz.
Udalak, 2000. urtetik, badau Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako Udal Bulegoa izenekoa eta era guztietako jardunak, proiektuak eta ekimenak sustatzen ditu auzo horreetako bizitzea dinamizetako asmoz eta, holan, barritze eta normaltze prozesuen bidez, irudi positibo bat sortuz.
2020an, auzo horreek osorik birgaitzeko planen hogeigarren urteurrena egin zan eta urteurren horren harian gauzatu da proiektu hau, hamarraldi horreetan bietan egindako aurrerapena agertzen dauena.
Katalogoa doban eskuratu daiteke; 1.000 ale banatuko dira, papelean. Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako Udal Bulegoan ale bat eskuratu nahi dabenek, San Frantzisko kaleko 3. zenbakian dabe eskura, 9:00etatik 14:00etara arte, astelehenetik barikura.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!